Eta nun kokatzen dok idazlia, gerra osteko Bartzelona baten. Ezin dok jakin, ez jok postura argirik hartzen (40 hamarkadako frankismua, fase faszistan, kunetero eskuadroiak justu-justu kontrolatzen...). Margolan baten erakuste-panoramikua dok, iritzi barik. Halan be, expresionismuak hori jakark: gauzak bere horretan berba egitten juek. Eta pertsonajien iraganeko bristadak jagozak: gainbeheran datozen burgesak... frente inguruko bentajistak... odol barrixakin datozen ikasliak...
Kritikak eta Iruzkinak
Hamen nere arrantza literarixuak: hor zihar "peskautako" liburuak, eta eurei buruzko "rebuznoak".
Bookrastinatingen nenguan, ondiok trukillua harrapau barik. Han falta jatana, hamen ikasiko ete dot?
Esteka hau laster-leiho batean zabalduko da
Oier Gorosabel Larrañaga (e)k Carmen Laforet(r)en Nada(r)i buruzko iruzkina egin du
Oier Gorosabel Larrañaga (e)k Carmen Laforet(r)en Nada(r)i buruzko iruzkina egin du
Oier Gorosabel Larrañaga (e)k Carmen Laforet(r)en Nada(r)i buruzko iruzkina egin du
Begiratu bihar izan juat: Santa Maria de la Mar. ca.wikipedia.org/wiki/Santa_Maria_del_Mar
Oier Gorosabel Larrañaga (e)k Carmen Laforet(r)en Nada(r)i buruzko iruzkina egin du
Oier Gorosabel Larrañaga (e)k Carmen Laforet(r)en Nada(r)i buruzko iruzkina egin du
Oier Gorosabel Larrañaga (e)k Carmen Laforet(r)en Nada(r)i buruzko iruzkina egin du
Oier Gorosabel Larrañaga (e)k Estanislao Jaime de Labayru y Goicoechea(r)en Compendio de la historia de Bizcaya del Dr. Estanislao J. de Labayru(r)i buruzko iruzkina egin du (Caja de Ahorros Municipal de Bilbao)
Herranen berbak dittuk noski: "No es cierto lo que dice Llorente de que (...) y en todo cuanto dice Llorente no se ve más que un fin depravado propio del espíritu malo del que están llenas las Noticias Históricas, en cuyos cinco tomos puede decirse que hay más falsedades y anfibologías que letras contienes". Bien, señor Labayru, bien pone usted en la picota la refinada doble del sofista Llorente, al que tritura usted con los propios documentos que exhibe" (p. 47). 😁 Beefan puntu honetan, gero eta interes gehixago jaukat Lorente honekin, eta bere motibaziñuekin.
Oier Gorosabel Larrañaga (e)k Carmen Laforet(r)en Nada(r)i buruzko iruzkina egin du
Oier Gorosabel Larrañaga (e)k Carmen Laforet(r)en Nada(r)i buruzko iruzkina egin du
Juer, 80 orrialdetako prologua. 😅 Argi geratu jatak: gerraosteko nobelagintzan ale garrantzitsuenetarikua dala hau; inpresionismo/expresionismo kutsu nabarmena jaukala (guay); baitta existentzialismua be (txungo). Hasi daigun ba.
Oier Gorosabel Larrañaga (e)k Estanislao Jaime de Labayru y Goicoechea(r)en Compendio de la historia de Bizcaya del Dr. Estanislao J. de Labayru(r)i buruzko iruzkina egin du (Caja de Ahorros Municipal de Bilbao)
Zer dan gero, historixako gorabeherak norbere interesetara makurtzia. Labairuk bere sektakide follaniñoak ikusten ez dittuan legez, Bizkaiko jaun tint gorenen hagiografietan ez jok "traidore" edo "txaketero" berbarik aittatzen, ez bada eze "este acto de Lope Iñiguez no sólo fue de consumado político, sino muy justificado, etc etc", 1076xan errege naparren zerbitzutik Gaztelakora pasatzen danian. Baiña logikua da, jente batek historia osuan mantendu daben konstantia dok-eta. Azken urtietan: euskal pizkundian abertzale zintzua, gero Mobimiento Nazionaleko kidia, gero democratadetodalavida...
Oier Gorosabel Larrañaga (e)k Steinbeck(r)en Saguak eta gizonak liburuaren kritika egin du (Eleberria, #116)
Baztarrekuak protagonista
4 izar
Letra larrizko Historia baztarrian geratutakuenen historiak erakargarrixak dittuk, zati baten geure buruak ezagutzen doguzelako, eta beste zati baten geu baiño txartuago bizi dan jentia dagolako ikusten dogulako. Liburuko baztartutako pertsonaje bakotxak bere unetxua jaukak, eta erdi aldetik sumau lajeikek amaieria trajikua izango dala.
Oier Gorosabel Larrañaga (e)k Steinbeck(r)en Saguak eta gizonak(r)i buruzko iruzkina egin du (Eleberria, #116)
Oier Gorosabel Larrañaga (e)k Steinbeck(r)en Saguak eta gizonak(r)i buruzko iruzkina egin du (Eleberria, #116)
Bere garaiko kodeetan -1920 hamarkadan, eta askoz be geruago bebai, izar bidietako umiak hondakin sozialak ziran- ezgaitasun mentalan gaiñeko ikuspegi enpatiko eta xamurra erakusten jok autoriak. "(Lenny) Tipo jatorra da -esan zion Slimek-. Batek ez dauka buruargia izan beharrik tipo jatorra izateko. Batzuetan, iruditzen zait guztiz bestera izaten dela hori: hartu edozein tipo benetan argia dena, eta ikusiko duzu, ez dira ia inoiz jatorrak izaten".
Oier Gorosabel Larrañaga (e)k Lana Corujo(r)en Han Cantado Bingo liburuaren kritika egin du
Edukixa zein edukiña
5 izar
Normalian nere puntuaziño gehixena 4kua izaten dok, 5a banako liburuetarako gordeta. Hauxe dok bat. Alde askotatik gustau jatak: kontatzen dana; egitturia; kapitulu izenburuen numeruekin egindako jolasa; elipsisak; familia desegitturatu baten be maittasunak lekua dakala erakustia; gai bildurgarrixa izango litzaketa -neretako bai- xamurtasunez, xalotasunez eta umorez gozatzia; Lanzaroteko lurra eta horra lotutako jentia; gaztetasuna eta zahartasunan elkarbizitzia; hazkundiak, heldutasun faltak eta bildurrak... gai asko, modu oso intelijente eta enpatikuan tratatzen dittuk, irakorketia interesgarrixa eta atsegiña aldi berian bihurtuta.



