Oier Gorosabel Larrañaga (e)k Joseba Sarrionandia Uribelarrea(r)en Bizitzea ez al da oso arriskutsua?(r)i buruzko iruzkina egin du
Bidai atsegiña Habanako gaba giruan. Imajiñau lajeikek liburu hau zelan idatzittakua dan: idazliak bere bizimodua egitten jok, eguna amaitzian -zigarro bat hartuta?- illunabar gero eta berantiarraguari begira, egindakuaz hausnartzeko astixa hartuta. "Ni ez naiz hemengoa"ren estiluan (irakorri netsan lehelengua, eta urte askuan bakarra) pentsamendu batzukin hobeto konektatzen dok, beste batzukin baiño (testu batian "teleologia" berbia agertzen danian... puf!). Baiña bihotz-berogarrixak dirazen gauza asko topatzen dittuk, edo kurioso edo historiazale garanondako mamiña, edo Kubako egoera konplexuari buruzko informaziñua. Zati txikittan irakortzekua, norbera be gabaz, kalera begirako leihuan.