Porrumentzio (e)k Harper Lee egilearen To Kill a Mockingbird irakurtzen amaitu du

To Kill a Mockingbird, Harper Lee
50th Anniversary Edition
Esteka hau laster-leiho batean zabalduko da

50th Anniversary Edition
«There are just some kind of the who — who're so busy worrying about the next world they've never learned to live in this one, (...)»
Itzul.: «Badaude gizon batzuk hain... hain itsutuak daudenak hurrengo munduarekin, ez dutela inoiz ikasi oraingon bizitzen, (...)»
— To Kill a Mockingbird, Harper Lee (50. orria)
@desertorea Ez du ba ez itxura txarra :)
Eta baditu aipatzeko moduko pasarte batzuk: 'First of all,' he said, 'if you can learn a simple trick, Scout, you'll get along better with all kinds of folks. You never really understand a person until you consider things from his point of view –'
Itzul.: — Hasteko —esan zuen—, trikimailu erraz bat ikasteko gai bazara, Scout, hobeto moldatuko zara edonorekin: ezin duzu pertsona bat benetan ulertu gauzak bere ikuspegitik begiratu arte.
— To Kill a Mockingbird, Harper Lee (33. orria)
@porrumentzio Neri bere garaian gauza bera gertatu jataan. Erreferentziazko liburu bat dok, historikua etc, baiña buf! Nere moduko irakorliandako behintzat, ez dok.
Aspaldi nekan liburu au burun, ta lengo batian berriz goatu zitzaiten, "Oihan hitzean mundua" irakurtzen ai nitzala. Asi naiz irakurtzen ta bueno, kutxu zarra daka, ta zati batzuk naiko gaixki idatzita daude, bateze euskerazkoak, oso gaixki ta zuzendu gabe: itzaurrean esate'anez, gogo aundiz ta profesionaltasun gutxiz itzulitako euskera
Ikusiko deu zer dakan eduki-edukiak, oain itzaurreekin nolako
Oso liburu ona da, bai edukian eta bai idazkeran. Batzuetan astuna suertatu daiteke, niri historiaz ari zenean, baina beste zati batzuk guztiz gozagarriak dira.
Koldo Zuazoren proposamenekin oso bat nator gehien-gehienetan, txikikeriak txikikeria. Izatez, GrALa prestatzeko irakurri dut liburu hau, euskalkia eta Batuaren arteko harremana aztertu eta proposatu nahi dudalako.
Esan bezala, edukiaz gain idazkera ere ona da, euskal egiturez josia, lexiko aberatsa baina ez pedantea eta, garrantzitsuena, behar bestetan errepikatuta daude ideiak, ez konprimatu-konprimatuta.
Irakurri eta irakurrarazi

Euskarak dituen zenbait gaitz euskalkiak baliatuaz sendatu edo, behintzat, arindu daitezkeela begitantzen zait. Hortik dator saioaren izenburua: Euskararen sendabelarrak. Izan …
Istorioa, bere hortan, ona. Kontakera, aldiz, bikaina.
Jatorrizko idazleak eukiko du zerikusia hortan, bñ merito haundina itzultzaileana iruitze zait. Euskal esapideak, hizkuntza-sena, zehaztasuna ta poesia bateratu ditu, beti ulergarri, nafarlapurtar dialektoa hartuta oinarri, nahiz ta Batuan izan. Hortaz, oso aberasgarria suertatu zait euskera aldetik, erregistro informala ondo landuta, euskalduna, ta gañea ezagutze ez deten euskalki batean izanda, hitz asko ikasitut, existituko ziala pentsature enitunak.
Zorionak Amaia, itzulpen ederra.