Interpretearen eskuliburua

Azal biguna, 167 orrialde

euskara hizkuntza

Instituto Vasco de la Administración Pública = Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundea(e)k argitaratua.

ISBN:
978-84-7777-322-1
ISBN-a kopiatu!
Goodreads-en giltza:
75566165-interpretearen-eskuliburua
4 izar (berrikuspen 1)

Bi lankideek azken hamabost urteetan euskararen eta gaztelaniaren arteko interpretazio-arloan egindako lana oinarri hartuta idatzi dute liburu interesgarri eta argigarria.

Bertan, interprete-lanaren zer-nolakoak eta euskal interpretazioaren arazoak azaltzen dituzte, 13 ataletan banatuta. Besteak beste, interpretazio-motak, interpreteen prestakuntza, hizkuntzen tipologiagatik sortzen diren arazoak eta interpretatzeko prozesua bera aztertzen dira.

Administrazioko euskararen erabileraren zenbait alderdi ere ukitzen dute egileek liburu honetan, hala nola elebitasun ofizialaren mugak, euskaraz egiteko zailtasunak, epaitegietan euskarari ematen zaion tratamendua, eta abar.

Edizio 1

Hasteko egokia

4 izar

Euskaraz interpretatzearen inguruko oinarriak ondo-ondo azaltzen ditu. Hasieran historia pixka bat ematen du, gero interpretazio motak aurkeztu, jarraian banan-banan haietan sakondu eta, bukatzeko, arazo ohikoenak aurkezten ditu. Hori guztia modu irakurterrazean idatzita, baliabide literarioz josita (adibideak, metaforak, konparazioak...) eta ahozko hizkeratik oso gertu. Gainera, behin eta berriz errepikatzen dituenez kontu berberak, nahiko erraz barneratzen dira.

Alde txarrean, zertxobait zaharkituta geratu da kontatzen duena, batez ere euskararen egoera soziolinguistikoari eta teknologiei dagokionez. Bestalde, idazkeran, aposizio asko eta asko sartzen ditu eta zaila da, askotan, esaldiaren haria jarraitzea.

Gaiak

  • interpretazioa