Oier Gorosabel Larrañaga (e)k Marcos Zapiain Agirre(r)en Txillardegi hizkuntzalari liburuaren kritika egin du
Lacan greloekin
3 izar
Txillardegin garrantzixan batti euki banajeukan, baiña liburu honekin jabetu naiz bere dimentsiño erraldoiakin. Aitortzia merezi dabena, duda barik, nahiz eta erreza ez izan, poderian “B aldian” biharrian jardun daben baten kasuan. Edozelan be. Liburu honekin bildurra be banajeukan, Alvarezek landutako eremuetatik bat baiño gehixago -psikoanalisisa, esate baterako- irunsteko oso gatxa egitten jatalako; horregaittik, “gerrarako prest” najentorren (=irakorketa diagonalian barra-barra jarduteko), baiña, aittu, gai astunenak “guarniziño” aringarriz lagunduta datozelako-edo, uste nebana baiño gitxiago egin bihar izan juat. Bigarren zatixa, batez be, interesgarrixa eta irakortzeko oso erreza egin jatak. Eta -zelako efektistia haizen Markos-, bereziki hunkigarrixa alfa eta omega biografikua, Muitzeko asto zaharran aldaparan.