Kritikak eta Iruzkinak

Kortabarria ★

mrkortabarria@paperjale.eus

duela 2 urte, 8 hilabete(e)an batu zen

Saiakera politikoak eta historikoak irakurtzen ditut batez ere, baita eleberriren bat ere noizbehinka (oso noizbehinka jaja).

Euskaldun jaio, euskaldun bizi, euskaldun hil. ❤️💚

Esteka hau laster-leiho batean zabalduko da

(e)k Lenin(r)en Escritos sobre la cuestión nacional liburuaren kritika egin du

Lenin: Escritos sobre la cuestión nacional (Paperback, Gaztelera language, 2022, Fundación Federico Engels) 3 izar

Los textos incluidos en este libro fueron escritos por Lenin hace aproximadamente cien años, entre …

Autodeterminazioaren auzian ekarpen interesgarria

Baloraziorik ez

Liburu zinez interesgarria, 100 urte igarota ere egunerokotasuna mantentzen duena. Ondo dago Lenin bezalako figura garrantzitsu batek autodeterminazioaz zer pentsatzen zuen ikustea. Hainbat iritzirekin bat ez etorri arren (estatuko nazio zapalduen antolakuntza propioaren aurkakoa), haren posizioa ulertzeko modukoa izan daiteke, garaia eta kokapena kontuan hartuta.

Handiaren eta txikiaren nazionalismoak bereizten ditu, nazio zapaltzaileko langileen jarrera zein izan beharko litzakeen argitu, baita nazioen independentzia politikoa defendatu ere. Interesgarria ere haren azken urtetan beste sobietar buruzagi batzuekiko egindako kritikak nazio zapalduekiko jarrera dela-eta.

Lenin: Escritos sobre la cuestión nacional (Paperback, Gaztelera language, 2022, Fundación Federico Engels) 3 izar

Los textos incluidos en este libro fueron escritos por Lenin hace aproximadamente cien años, entre …

Liburu zinez interesgarria. Ondo dago Lenin bezalako figura garrantzitsu batek autodeterminazioaz zer pentsatzen duen ikustea. Hainbat iritzirekin bat ez etorri arren, haren posizioa ulertzeko modukoa da, garaia eta kokapena kontuan hartuta. Handiaren eta txikiaren nazionalismoak bereizten ditu, baita nazioen independentzia politikoa defendatu ere. Interesgarria ere haren azken urtetan beste sobietar buruzagi batzuekiko egindako kritikak nazio zapalduekiko jarrera dela-eta.

(e)k Seamus Costello egilearen Revolutionary Works irakurtzen amaitu du (Colorful Classics, #13)

Seamus Costello: Revolutionary Works (Paperback, 2017, Foreign Language Press) 4 izar

Seamus Costello was the founder of the Irish Republican Socialist Party (IRSP) and the Irish …

Nazio askapena eta iraultza sozialista elkar jorratzen ditu Costellok eta hark ordezkatzen duen ildo errepublikanoak, nazionalismo iraultzailea irlandar ezaugarriekin. Euskal Herriarekiko antzekotasunak nabariak dira, eta irlaren historia garaikidea ulertzeko pentsalari berebizikoa da Costello. Liburu laburra eta irakurterraza da gainera, edozeinek irakurtzeko modura