Azal biguna, 156 orrialde
Euskara hizkuntza
2024ko urt. 24a(e)an Txalaparta(e)n argitaratua.
Azal biguna, 156 orrialde
Euskara hizkuntza
2024ko urt. 24a(e)an Txalaparta(e)n argitaratua.
Abertzaletasunaren sorreraren eta bilakaeraren inguruan hitz egitean, nahitaez agertzen den izena da Elias Gallastegi Uriarte, Gudari. XX. mendeko lehen hamarkadetan munduan kokatzeko modu berri bat ekarri zuen abertzaletasunaren oinarriak jarri zituzten horien artean, ordea, gutxik eragin du hark besteko ikuspegi kontrajarririk, miresmenetik arbuioraino, bai eta iritzi-emaile berberen ahotan ere, unearen arabera. Familia nazionalistan jaioa, Gudari oso gazterik hasi zen nabarmentzen Arana Goiri anaiek sorturiko mugimenduan, nahiz eta ez zuen kargu instituzionalik nahi izan, eta alderdi barrukoetan ere gutxitan ibili. Hil zenetik 50 urte igaro diren honetan, Gallastegiren ibilbidea berregin eta iritzi askotariko horiek biltzen dira, eta orobat aletzen dira 1936.aren aurreko nazionalismo erradikalaren —non erabatekoa eta onartua den Gallastegiren lidergoa— eta iragan mendeko 50-60ko hamarkadetan ernamuintzen hasi zen ezker abertzale independentistaren arteko loturak.