Reviews and Comments

miru

miru@paperjale.eus

Joined 1 year, 8 months ago

This link opens in a pop-up window

Fertxu Izquierdo: ... eta gauetik, euria (Pamiela) 4 stars

Inaxiok ez daki noiz eta zergatik bururatu zitzaion Jonnhy Weissmüllerren Tarzan The Clash taldearekin konektatzeko …

Segi dantzan, kamarada

3 stars

Zaila da liburu honi buruz ezer aipatzea spoilerrik egin gabe! Erokeri eta errealitate gordinaren arteko karruselean gora eta behera eramaten dizun liburua, auzoa eta lagunekiko maitasun handiz idatzia.

Maddi Ane Txoperena Iribarren: Ene baitan bizi da (Paperback, Basque language, 2020, Elkar) 5 stars

Aitari zerbait entzunik, amatxiren bizipenen gibeletik abiatzen da Marie, Donibane Lohizuneko gaztea, Parisko ikasketak bururatzeko …

Marie gaztearekin asko enpatizatu nuen, gaztea, parrandazalea baina aldi berean konpromezua, ardura amatxirekiko eta lanarekiko... Duela urte batzu Xabier Silveiraren 'A las ocho en el Bule' irakurri nuen baina bertako gazteak nirearekiko bizitza paraleloa zuela iruditu zitzaidan, zerikusirik ez

Ngugi wa Thiong'o, Olatz Prat Aizpuru: Gerra garaiko ametsak (Paperback, euskera language, 2019, Erein Igela) 4 stars

Aita bat, lau emazte eta hogeita lau senideko familia kikuyu batean jaio zen Ngugi wa …

Harritu nau nola britainiarren kolonia izan aurretik, Kenyak jadanik bazituen merkataritza harremanak India eta beste herrialde asiarrekin. Baina liburuan aipatzen da afrikarrak eta asiarrak ez zirela nahasten, nahiz eta trena dela eta hainbat indiar merkatu ireki. Gainera trenean bertan baziren bagoiak 'europarrentzat bakarrik' eta 'asiarrentzat bakarrik'!!