Bortxaketa

Amodiozko istorio bat

Azal biguna, 200 orrialde

Euskara hizkuntza

Igela(e)k argitaratua.

ISBN:
978-84-126849-4-0
ISBN-a kopiatu!
4 izar (4 berrikuspen)

Uztailaren Laua da Niagara Fallsen, New York estatuan. Jai eguna. Hobe zuen Teena Maguirek etxera itzultzeko lasterbidea hartu izan ez balu. Ez gauerdiaren ondoren, behintzat, ez Rocky Point Park-en barrena. Ezta jantzita zihoan moduan ere: Elastiko tiranteduna, gona bakero laburtuak, aurpegia inguratzen zioten txima kizkur horixkak. Zangoak agerian eta takoi altuko sandaliak, janzki estu sexyak, zer nahi zuen? Hamabi urteko bere alaba Bethirekin, gainera. Hormonek, haserreak eta alkoholak aske utzitako mutil kuadrillak dabiltza inguru haietan.

Talde-bortxaketa baten biktima suertatu da parkeko txalupategian. Ordura arteko haren bizi-poza amaitu da, amaitu dira haren ibiltzeko manera askeak. Handik aurrera, bizirik atera izanaz damu da. Bethie alabak, berriz, ia ezin du haurtzaroa gogoratu izu-ikararik gabe. Identifikatu zituen gazteak beren etxetik oso gertu bizi dira, auzoak dira ia.

Erritmo errukigabe eta sinesgarria darabil Joyce Carol Oatesek Teena, Bethie eta beren erasotzaileen historia garatzeko gaueko oihu bakartiek eta arratsaldeko beldurrezko xuxurlek markatuta. Eta maitasunak.

Edizio 1

(e)k Joyce Carol Oates(r)en Bortxaketa liburuaren kritika egin du

Iritzia

5 izar

Biktimak eta erasotzaileak. Talde bortxaketak agerian utziko du, nabarmen, gizarte matxista, bortxaketaren ostean jasan beharreko "zigor sozial" gordina azaltzen duenean, eta baita hortik kanpo ere.
Justizia sistema ustela, eta narratzaileak han-hemenka marrazten duen sistema kapitalista bidegabe eta etsigarria ekintzarako kokaleku aproposa bilakatzen da. Erritmo biziko nobela beltza, narratzaile zein ahots desberdinek irakurlea armiarma sarean harrapatzen dutena.

avatar for Uxue

baloratu du

5 izar
avatar for Urko

baloratu du

3 izar
avatar for miru

baloratu du

4 izar