Udaberririk ankerrena

Azal gogorra, 48 orrialde

euskara hizkuntza

2022ko urt. 1a(e)an argitaratua

ISBN:
978-84-1360-225-7
ISBN-a kopiatu!
4 izar (berrikuspen 1)

1937ko udaberriko lehenengo egunak dira. Mari eta Martin neska-mutikoak, aittitte Eleuteriogaz batera, Durangora bidean doaz tropa faxistak Intxortako frontearen kontrako azkeneko erasoaldiari ekitear direla. Martxoaren hogeita hamaikagarrenean faxistek errukirik barik bonbardatuko dituzte Elorrio eta Durango, gure protagonistak sarraskiaren lekuko direla. Berandu barik, faxistek hankapean hartuko dute Durangaldea, eta euren eskutik etorriko dira mendekua, umiliazioa, erbestealdi luzeak… Gure herriak gogoratzen duen udaberririk ankerrena izan zen 1937ko hura. Oraindino eta ankerragoa haur baten begietara. UDABERRIRIK ANKERRENA komikia 2012an argitaratu zen, Durangoko bonbardaketan 75. urtemugaren bueltan. Hamar urte beranduago, komikiaren berredizio bat da hau. Azala berrituarekin, eta barruan ere aldaketa batzuk eginda datorrena, 85. urtemugaren bueltan, oraingoan.

Edizio 1

Gertatu zana, agerixan

4 izar

Komikixa gogorra dok (ezin bestela izan, Elgeta bueltan gertatu zirazenak kontatzen). Halan be, errealismo majiko detalliak eta elipsis haundixak kontakizuna gozatzen laguntzen juek. Gertatu zana zihetz nahi dabenak, historialarixen biharrak jaukaz. Seme gaztenak ekarri jok eskolatik, hantxe lantzen jabizak-eta, eta zentzu horretan argitalpen oso aproposa begittandu jatak, gai hain mingarrixari modu egokixan heltzeko, jakinmiña ixotuta, baiña umiak izuz izoztuta lagatzera allegau barik. Guriari behintzat argittu jetsat, bere aittitta, Habana baporera igo ziran ume guzti hórren artian bat izan zala...

Gaiak

  • 1936ko gerra zibila