88 orrialde

Basque hizkuntza

1986ko mar. 3a(e)an Erein(e)n argitaratua.

ISBN:
9788475680842
OCLC zenbakia:
24416226

OpenLibraryn ikusi

4 izar (2 berrikuspen)

Lehenengo argitalpenetik hogei urte pasa diren honetan, nekez aurkituko dugu 100 metro irakurri ez duen euskal literaturzalerik. Nobelak orain artean izan dituen hamar argitalpenak edo lau itzulpenak geurean soilik bakanen batzuek duten arrakastaren lekuko dira. Diktaduraren zentsoreen aginduz, 1974ko argitarapena sekuestratu egin zuten. 1976an amnistiatu ondoren iritsi zen nobela irakurleen eskuetara. 1985ean Alfonso Ungriaren zuzendaritzapean nobelaren izen bera daraman filmea egin zen. Eskuetan duzuen hau 10. edizioa da, eta eskubide osoz gure klasikoetako bat dagoeneko. Zerraldo erori arte ihesleak ibilitako azken 100 metroek iradokitzen dute nobelan giza-dimentsioaren alderdirik intimoen eta sakonena. Bakardade hori areagotzea baizik ez dute helburu heriotzaren gertalekutik kanpora txertatutako flash indiferenteago edo sentiberagoek, beti ere heriotzaren mugatik honantzago daudenak. Harantzago heriotzaren unibertsoa hasten baita, bizitzaren azken irudi eta oroitzapen iheskorrak ere sustengu baten bila gertatzen diren espazioa. Halabehar kapritxosoenak iheslearen inkontrura erakarritako testigu anonimoa bihurtuko da nobelan zehar protagonistaren abenturaren ardatz. Hark erakarriko du beregana iheslearen ahalegina …

2 edizio

(e)k Ramón Saizarbitoria(r)en 100 metro kritika egin du

klasikoa

4 izar

Liburu honen garrantzia handia izan omen zen, euskal literaturaren modernizazioan. Etxean daukagun edizioak hiru hitzaurre(!) dauzka eta nobela irakurtzen ari nintzela bat-batean bukatu da, bukarmeran liburuaren azterketa dago... Ez ditut irakurri gehienak. Liburua gustatu zait, irakurri beharrekoa, suposatzen dut 👌

avatar for kakapo

baloratu du

3 izar