User Profile

mikelgs

mikelgs@paperjale.eus

Joined 3 years, 6 months ago

Tarteka irakurtzen dut zerbait, ez dut uste balorazio edo iruzkin txar asko egingo ditudanik, ez dut denbora horretan erabiliko. Gomendioak egin eta bilatu bai, gustura!

This link opens in a pop-up window

mikelgs's books

Currently Reading

avatar for mikelgs mikelgs boosted
Patxi Zubizarreta Dorronsoro, Antton Olariaga Aranburu: Zerria (Paperback, Euskara language, 2022, Erein Argitaletxea, S.A.) 4 stars

Alpeetako gailurretan jaso du Bereketek Gasparden albistea: «Gorpu batzuk deskubritu ditut, bi gutxienez, Tsanfleuron glaziarrean». …

Berezia!

4 stars

Haur literaturarekin bakarrik lotzen nuen idazle hau, ez nuen hau espero! Lagun batek pasa zidan liburua eta... ireki orduko haginka egin zidanez... nik irakurtzen segi!

Laura Gallego García: El bestiario de Axlin (Paperback, 2022, MONTENA) 5 stars

Trilogia polita

4 stars

Hiru liburuki potolo dira, aspaldi ez nuela horrelakorik irakurtzen (aukerarik ez!) eta gogoa neukan. Brandon Sandersonen antza hartu diot (tira, nik Mistborn bakarrik ezagutzen dut) eta gustatu zait valentziar honen fantasiazko istorioa. Nerabeentzako egokia. Pixkanaka argitzen da misterioa, guztia irakurri behar da nik uste. Ondo pasa dut!

avatar for mikelgs mikelgs boosted
Karlos Linazasoro: Bizipox (Basque language, 2022, Elkar) No rating

Arratsaldeko seiak dira, euria zarra-zarra leihoko kristalaren kontra, eta Bizipox zahar egoitzako irakurketa-kluba bere saioa …

Wazemank ematen du!

No rating

Euskara ikasi duen lagun batek pasa zidan, umore hori ez zuela ulertzen-eta. Gustatu edo ez, egiten duena oso ondo egiten du, Wazemank aktoreek grabatzeko moduko txorrada polit askoa!