RUR Robot lantegia

Azal biguna, 113 orrialde

Euskara hizkuntza

Testu Zaharrak(e)k argitaratua.

ISBN:
978-84-09-55966-4
ISBN-a kopiatu!
4 izar (berrikuspen 1)

RUR (Robot lantegia) obra da kritikari guztiek zientzia-fikziozko lehen antzezlantzat hartzen dutena. Liburuan aurreikusten ziren gauza asko egia bihurtu dira egungo munduan. Hori onerako edo txarrerako gertatu den esateko, guztiz interesgarria da liburu hau irakurtzea. 1920an idatzitako lan honetan aipatzen da lehenbizikoz "robot" hitza.

Edizio 1

(e)k Karel Čapek(r)en RUR Robot lantegia liburuaren kritika egin du

Zientzia-fikzio klasiko gozagarria, gaurkotasunezko eta hausnarketarako gaiz betea

4 izar

Zientzia-fikzio klasikoaren (Verne, Wells...) xarma duen lana, ezberdintasunak ezberdintasun: erraldoi horien maila ez dauka eta gainera antzezlana da (zientzia-fikziozko lehen antzezlana omen!). Tramak buelta arraro batzuk ere ematen ditu, eta istorioak lehengo obren xalotasuna dauka. Baina oso lan gozagarria da, bereziki gaurkotasun osoa duten hausnarketa eta ideiez beteta dagoelako. Are, gaur egunerako ere interesgarriak eta berritzaileak diren ideiak dakartza gizatasunaz, robotez, adimen artifizialaz, sentimenduez, biziaz, kapitalismoaz... Laburtxoa da, jarraian eta erraz-erraz irakurtzen da. Oso interesgarria eta gomendagarria.