San Frantzisko auzoko kameren arduradun berriak hamaika bider errepasatu ditu irudiak azken hilabetean; baina alferrik, …
Igande arratsaldez gozatzeko liburu on bat
5 izar
Liburu hau irakurtzen dudan bigarren aldia da (@elegose@mastodon.eus irakurle taldean irakurri genuen 2019ko apirilean). Bere momentuan, ez zen nire gustukoa izan. Hala ere, orain gure detektibe Toureren historia osoa ezagututa eta Jon Arretxeren umorea hobeto ulertuta, bigarren irakurketa askoz atseginagoa izan da. Liburu ona iruditzen zait igande arratsalderako. Frenetikoa izan daitekeena.
Violet Sorrengail creía que se uniría al Cuadrante de los Escribas para vivir una vida …
Txarra kenduta ondo
3 izar
Entretenigarria da oro har, eta irakurketa guztiek gehiago jakiteko gogoz uzten dizute. Azken 15 kapituluetara iritsi arte. Azken 200 orrialdeak oso astunak eta desatseginak egin zaizkit kontakizunaren maitasun-triangeluagatik. Sexua deskribatzen duten kapituluak oso txarrak dira, lotsa emateraino.
Ez dut uste sagako hurrengoekin jarraituko dudanik, oraingoz behintzat.
Cada mes de agosto Ana Magdalena Bach toma el transbordador hasta la isla donde está …
Ezin da gauza askorik esan spoilerrik egin gabe
5 izar
Ba hori, ezin dela gauza askorik esan spoilerrik egin gabe, baina asko gustatu zait eta asko disfrutatu dut Gabo hau. Liburu honek erakusten du idazle aparta izan zela, azken momentura arte. Bere itzala oso luzea delako.
Una novela irónica y conmovedora que gracias a la ocurrente mirada de su narrador, un …
Egile honen liburu gehiago irakurriko ditut
4 izar
Egileak, Nana katua eskusa gisa erabiliz, askatasunaren, norbanakoaren erantzukizunaren eta, batez ere, emozioen errepasoa egiten duen eleberri guztiz existentzialista baten aurrean kokatzen gaitu. Liburuko protagonistak, hura zaintzen duen pertsonarekin batera, bidaia bat hasten du, autoikaskuntzara. Bidaia horretan, Japoniako egunerokotasunaren errepasoa egitera gonbidatzen gaituzte, Satoruren bizitza ardatz hartuta.
Asko gozatu dut liburu honen irakurketaz eta nire ustez, akats bat besterik ez du:
Katuaren barruko ahotsa ez da sinesgarria. Errealismo magikoak erakutsi digu gauza batzuk, aztertu gabe onartu behar ditugula. Besterik gabe. Eta uste dut katuaren barne-ahotsarekin egilea ez dela gai sentipen hori transmititzeko. Edo ni behintzat ez naiz antzemateko gauza izan. Kafka en la orilla liburuko kaleko-katua dut gogoan hau idazten dudan bitartean, gaizki gogoratzen ez badut hitz egiten zuena eta, hala ere, sinesgarria zen katua hizketan imajinatzea. Nanaren ahotsa, berriz, gainazalean geratzen da, ebidenteegia da. Aurreikusi daiteke.
Nolanahi ere, ez pentsa liburu txarra denik, jende askok goza dezakeen liburua dela …
Egileak, Nana katua eskusa gisa erabiliz, askatasunaren, norbanakoaren erantzukizunaren eta, batez ere, emozioen errepasoa egiten duen eleberri guztiz existentzialista baten aurrean kokatzen gaitu. Liburuko protagonistak, hura zaintzen duen pertsonarekin batera, bidaia bat hasten du, autoikaskuntzara. Bidaia horretan, Japoniako egunerokotasunaren errepasoa egitera gonbidatzen gaituzte, Satoruren bizitza ardatz hartuta.
Asko gozatu dut liburu honen irakurketaz eta nire ustez, akats bat besterik ez du:
Katuaren barruko ahotsa ez da sinesgarria. Errealismo magikoak erakutsi digu gauza batzuk, aztertu gabe onartu behar ditugula. Besterik gabe. Eta uste dut katuaren barne-ahotsarekin egilea ez dela gai sentipen hori transmititzeko. Edo ni behintzat ez naiz antzemateko gauza izan. Kafka en la orilla liburuko kaleko-katua dut gogoan hau idazten dudan bitartean, gaizki gogoratzen ez badut hitz egiten zuena eta, hala ere, sinesgarria zen katua hizketan imajinatzea. Nanaren ahotsa, berriz, gainazalean geratzen da, ebidenteegia da. Aurreikusi daiteke.
Nolanahi ere, ez pentsa liburu txarra denik, jende askok goza dezakeen liburua dela uste baitut. Are gehiago katuak gustatzen bazaizkizu (baina ez da eleberria irakurtzeko ezinbesteko bertutea). Dohain asko ditu eta Nanarekin distira egin zezakeen. Egiten ez badu ere, egile honen liburu gehiago irakurriko ditut.
Insomnioari buruzko erreportaje bat balitz bezala hasten da kontakizuna, baina handik laster detektibe-nobela bat bihurtzen …
Ez irakurri iruzkina liburua irakurri ez baduzu eta irakurtzeko asmoa baduzu
4 izar
Edukiari buruzko abisua
Bukaera ez dut destripatzen, baina baloratu egiten dut.
Gustatu al zait liburua eta gozatu al dut irakurtzen? Asko. Kontakizuna oso interesgarria da. Poesiaren inguruko pasarteek, ipuinek, kontakizun nagusitik ateratzen direnek, ekarpen handia egiten diote kontakizunari, eta uste dut oso ondo ekarriak daudela.
Baina amaiera ez da biribila. Hain misteriotsua izateko, liburu honen amaiera nahiko aurreikusteko modukoa iruditu zait, ia topiko batean erortzen dela esango nuke. Amaiera txarra al da? Ez, ez da txarra, baina hain liburu berezi bat irakurtzen asko gozatu ondoren (asko gozatu dudala berretsi nahi baitut), amaiera honek hankamotz uzten du kontakizuna. Pixka bat gehiago garatu izan balu... pintzelkada ñimiño batzuei erreparatu izan balie... aukera guztiak zituen... ummm biribila izateko.
Tourek hondoa jo du, ez du bizirik jarraitzeko adorea ematen dion ezer. Oinazeak itsutu egin …
Gaia kontrolatzen duela nabari da
4 izar
Liburu hasieran pentsatu dut ez zegoela lar argi nora eraman nahi gintuen Jonek liburu honekin, baina harin lotzen ditu hariak eta nabari da Afrikaren inguruan gauza asko dakizkieen pertsona dela.
Hori bai, hasiera eta bukaera gustatu zaizkit gehien, hori, eta gure protagonistaren alde ilunak.
Hainbat urtez bizirik irauteko borrokan ibili ondoren, Tourek Sira bere alabaren deia jaso du. Hendaiara …
Uffff gordina
5 izar
Liburua, aurreko bien umore bereizgarririk ezer gutxi duen arren (gaia zein den kontutan hartuta erabat ulergarria dena), oso irakurketa interesgarria da gurekin bizi diren etorkinen egunerokora hurbiltzeko eta mafien mundua ezagutzeko, sufritzen dituztenen begietatik. Oso gordina da, oso esplizitua orrialde batzuetan, eta oso tristea orokorrean. Ito egiten du.
Autobus bidaia luze batean irakurri nuen liburu bat ekarri dit gogora, Europarako bidean emakume baten esperientzia kontatzen zuen liburu horrek. Emakume hark, basamortuan abandonatu behar izan zuen ume jaioberria, oraindik bizi zela. Jonen liburu honek liburu hura irakurtzean izan nituen sentimenduetako asko transmititu dizkit.
Historian bada gauza bat konbentzitzen ez nauena (eta ez dut aipatuko zein den izorrakirik ez egiteagatik); hala ere, bost izar ematen dizkiot sentiarazi didanagatik. Onartuta gaia beste bat balitz, ez nintzatekeela hain onbera izango. 🤣
Bueltan da Toure, San Frantzisko auzoko detektibe berezia, bizilagun afrikarrentzat agurgarria, emakume zurientzat desiragarria eta …
Gustura irakurtzen da
4 izar
Zelako nahastea sortzen zaion Toure lagunari... bigarren hau ere oso entretenigarria da eta umoreak bestelako zera bat ematen dio, gogoz irakurtzeko gogoa erantsiz. Adiktiboak dira. Gainontzekoak ere irakurriko ditut noski, bigarren aukera honetan gustua hartu baitiot Toure sagari.
Oharra: Liburu honetan Bilboko meatzarien inguruko zertzelada oso oinarrizkoak baina, era berean, interesgarriak daude.
Trama paralelo batzuek osatzen dute umorea eta gordintasuna konbinatzen dituen nobela beltz hau: Palankako klub …
Polizia antogonista duen nobela beltz bat
5 izar
Oso gustura irakurtzen dira Toure lagunaren abenturak eta hariak zein ondo lotzen dituen gustatu zait. Poliziarik gabeko nobela beltz bat, edo polizia antogonista duen nobela beltz bat? Oso ondo girotuta dago, ondorioz, ez du inolako esfortzurik suposatzen Sanfranen eta Palankan sartzeak.
Elegosen (@elegose@mastodon.eus) irakurri nuen Toure pertsonaiaren inguruan lehen aldiz, Ez erran deus liburuan, eta ez nekien zerbait jakin behar nuela pentsatu nuen. Izan ere, nahiz eta nobelak autokonklusiboak diren, argi dago komeni dela dagokien ordenan irakurtzea.
Udako oporrak dira eta Harry Potterrek laster hasiko du laugarren ikasturtea Hogwartseko Azti eta Sorgin …
Gauzak oso interesgarri jartzen dira
5 izar
Ba hori, gauza oso interesgarri jartzen hasi direla eta nabari dela idazleak pentsatzen duela bere irakurleak gauza "serioagoak" irakurtzen hasteko gaitasuna daukatela. Izan ere trama dezente bihurritzen baita.
Harry Potter, bere adiskide onenak diren Rnekin eta Hermionerekin batera, hirugarren ikasturtea hastera doa Hogwartseko …
Orain arte irakurritako onena
5 izar
Liburuen tramak konplexuagoak dira jada, eta pertsonaien bilakaera ikusten hasten da. Hazkundeari buruzko istorioak ere agertzen hasi dira: maitasuna, gorrotoa, mendekua... esan didate liburu honetatik aurrera are hobeak direla istorioak. Poztuko naiz, gutxienez, hau bezain onak badira.