Irautera

132, 80 pages

Euskara language

Published May 2, 2019 by Elkar.

ISBN:
9788490278482
5 stars (1 review)

Aitortzen ez ditudan gauza guztiekin egiten dut lo. Iratze-sailak zeharkatu nahiko nituzke ametsetan, eta ni ere loratuko ez naizela esan nire baitako gizonei. Esporak utzi izaren artean hatzak nire sexuan sartzen dituzten bitartean. Behar ditudala esan lingua franca batean, denek ulertzeko moduan. Bezperako arropa jantzi. Nagoen tokiaren eta egon nahiko nukeenaren arteko distantzia da bakardadea.

1 edition

reviewed Irautera by Castillo Suárez

Erraietaraino

5 stars

Alaskatik abiatu nituen Suarezekikoak eta Irautera aukeratu nuen gero. Erraietara sartzen da bere poesia, pertsonalki iñarrosaldi ederra ekarri dit bere lanera hurbiltzeak; polit, gordin, garbi erraten ditu gauzak, halako erritmo pausatu berezi bat emanez bere poesiari.

Lists