Kritikak eta Iruzkinak

construktsia

construktsia@paperjale.eus

duela  urte 1, 8 hilabete(e)an batu zen

Esteka hau laster-leiho batean zabalduko da

(e)k Castillo Suárez(r)en Alaska liburuaren kritika egin du (Poesia Elkat, #51)

Castillo Suárez: Alaska (Paperback, Euskara language, Elkar) 5 izar

Alaska garai batean Altsasun egon zen jatetxe bat izan zen, bidaiariz eta turistaz betea egoten …

Alaskan ez du hotzik ari

5 izar

Inguratzen zaituen halako giro bat sortzen du Castillok bere poemekin. Alaska limurtzailea, erradikala, lizuna, bizia da. Behin Alaska bukatuta, Suarezen ibilbideari ekin diot, xenda ederrak deskubritzeko.

(e)k Aritz Galarraga Lopetegi(r)en Humanitatearen une gorenak liburuaren kritika egin du

Aritz Galarraga Lopetegi: Humanitatearen une gorenak (Paperback, Euskara language, 2022, Alberdania) 4 izar

«Hemen ere, artearen eta bizitzaren eremu guztietan bezala, une gorenak, ahaztezinak, oso arraroak dira», idatzi …

Aski ederra

4 izar

Galarraga zalea naizela aitortzetik abiatu eta bere doinu berezi horrez gozatzeko aitzaki polita da artikulu bilduma hau. Oro har, humanitatearen une gorenak, beherenak eta erditsukoak ere aurkituko dituzue, eta xarmanki erranak gainera.

(e)k Juan Kruz Igerabide(r)en Ura saltoka liburuaren kritika egin du

Juan Kruz Igerabide: Ura saltoka (Euskara language, Alberdania) 4 izar

Juan Kruz Igerabidek badu –liburu honetan esaten digun bezala, betidanik izan du– naturarekiko joera bat, …

Aberatsa ideia eta erreferentziatan

3 izar

Igerabideren birtuosismoaren erakustaldi bat iruditu zait. Entsegu on bat da, bere bizitzako pasarteetara atxikia. Aldika maldan gora ere paratu zait irakurketa baina oro har zinez merezi duela uste dut.

Slavenka Drakulic, Amaia Apalauza Ollo (itzultzailea): Han ez banengo bezala (Euskara language, Pasazaite) 5 izar

Han ez banengo bezala eleberria 1992. urtean girotuta dago, Bosniako gerraren aldirik latzenean, eta gerraren …

Ohi baino gehiago kosta zait liburu hau. Istorio gogorra delakoz zinez, aldika utzi behar izan dut eta tartekatu irakurketa "arinagoekin". Pare bat aldiz erabat uztekotan izan naiz. Eta hala eta guztiz ere guztiz gomendagarria da, historia garaikidearen B aldea delakoz, zuk eta biok telebistan Bartzelonako olinpiadak ikusten ari ginen bitartean gure adinkide bati gertatzen ari zitzaiolakoz, emakumeek gerretan jasan behar izaten duten muturreko bortizkeria matxistaren salaketa gordina delakoz, Amaia Apalauza itzultzaile bikaina delakoz.

Leslie Feinberg, Leslie Feinberg, Fermin Zabaltza: Mari-mutil handi baten bluesa (Paperback, Euskara language, 2022, Katakrak Liburuak) 5 izar

«Utzi nion ikus zitzala nire beldurra eta nire lotsa, gizon bati nahita inoiz utzi ez …

Mari-mutil handi baten bluesa

Baloraziorik ez

Honatx komunista iraultzaile baten lan eder hunkigarria, azalean eta erraietan atxikitzen den horietakoa. Bide batez, zeinen materialak diren kontu identitarioak aizue, zeinen "baldintza objektibotakoak" alteritate periferikoak eta bazterkeriak. Ezinbertzekoetako bat.

(e)k Lidia Txukovskaia(r)en Haurrek hitza(r)i buruzko iruzkina egin du

Lidia Txukovskaia, Josu Zabaleta Kortaberria: Haurrek hitza (Paperback, Euskara language, 2022, Katakrak) 4 izar

«Ez nuen leihotik begiratu nahi, baina begiak joan egiten zitzaizkidan hara. Eta zer ikusiko: emakumeak …

"Ederki bizi ginen han. Gure umezurtz etxean bagenituen oiloak, usoak(...) Eta lorategian loreak landatzen genituen izartxo txuriak bezalakoak(...) Lastima ezkila-loreak eta gure gela leihodunak utzi beharra"

Haurrek Hitza.Eta ekintza.Haurren hitza eder.