Entzuteko testu laburrak. Ahozkoa ederto batzen du Alberdik eta belarrirako apropos idatzi. Gainera, Euskal Herriko hainbat txokotako kontuak dira, eta ñabardurak hortxe daude. Emakumeak lehen lerroan. Haria ez da eten.
Erabiltzailearen profila
Esteka hau laster-leiho batean zabalduko da
Saioa(r)en liburuak
Irakurrita (57 guztiak ikusi)
Erabiltzailearen aktibitatea
RSS jarioa Itzuli
Saioa (e)k Uxue Alberdi Estibariz(r)en Esne-berriketan liburuaren kritika egin du
Saioa (e)k Maddi Ane Txoperena Iribarren(r)en Zaldi bat liburuaren kritika egin du
Iritzia
Aurreko bi lanak baino gehiago gustatu zait Txoperenaren azkena, batez ere, kontamolde eta egiturari begira. Lesakako makina bat kontu amaieran aitortzen den zaldiaren erreferentzia argitzen dutenak. Bi plano: Mirenena eta Unairena. Bigarrena osoagoa iruditu zait pertsona(iari) egindako omenaldi bat, biografiatik ere baduen erretratu bat. Mirenek bere barne mundua erakusten du: nini baten ama, bikotekide, lagun, langile... Eta duela bost urte hil zen Unairen oihartzuna bizirik duena. Hala ere, marko eta aitzakia gisa (ere) funtzionatzen duen Mirenen gaurko egungo istorioan, garapen edo ondorioren bat espero nuen. Istorio horrek gaur egun mahai gainean jartzen ari garen hausnarketa batzuk azaleratzen ditu: harreman mota desberdinen garrantzia, amatasunaren inguruko erabakiak... Edozelan ere, azken aitortzak egileak dioen moduan Lesakari eskainitako liburua da, leku eta giro zenbaitez gain, gertaera batzuk ere jasotzen ditu.
Saioa (e)k Maddi Ane Txoperena Iribarren egilearen Zaldi bat irakurtzen amaitu du

Zaldi bat, Maddi Ane Txoperena Iribarren
Alaba jaio eta sei hilabetera, mendira joaten hasiko da Miren, Unai hil eta bortz urtera. Zaldi bat aurkituko du han: …
Saioa (e)k Goio Ramos(r)en London calling liburuaren kritika egin du
Iritzia
Bi lagun handik neska bera Maite dute, bi lagun handi horiek punk musika talde bat sortzen dute. Maitasun istorio baten hari fin bat 80ko hamarkadako EHko musikaz blai, baita orduko giro politikoaz ere.
Saioa (e)k Goio Ramos egilearen London calling irakurtzen amaitu du

London calling, Goio Ramos
Mikel eta Josu, Josu eta Mikel, adiskide minak, betidanikoak. Institutua amaitzen ari direla, musika-talde bat egitea buruatuko zaie. 80ko hamarkadaren …
Saioa (e)k Esker onak puntuatu du: 4 izar
Saioa (e)k Beatriz Fernandez(r)en Ariadnaren haria liburuaren kritika egin du
Iritzia
Eguneroko gertaera batetik heldu naiz liburura: klasean hitza monopolizatzen zuen ikasle baten harira. Lankide bati aipatu eta liburuan "ikasgelan hotz egiten du" atal bat gogoan zuela.
Atal horretatik aurrera hasi naiz liburua irakurtzen, erdialdetik. Hori amaitutakoan ekin diet lehen kapituluei, eta azken-azken laburrari.
Hizkuntzalaria da Fernandez, eta gure inguruan ezagun zaizkigun kontu batzuk azaltzeaz gain, ezezagun diren kontuak eta mundu zabaleko datu eta argibideak ematen ditu, modu pertsonal eta zorrotzean.
Saioa (e)k Beatriz Fernandez egilearen Ariadnaren haria irakurtzen amaitu du
Saioa (e)k Delphine de Vigan(r)en Esker onak liburuaren kritika egin du
Saioa (e)k Delphine de Vigan egilearen Esker onak irakurtzen amaitu du
Saioa erabiltzailea Delphine de Vigan(r)en Esker onak irakurtzen hasi da
Saioa (e)k Amaia Apalauza Ollo (itzultzailea)(r)en Guillem liburuaren kritika egin du
(iritzia)
Latza. Bidegabekeria, inpunitatea, ustelkeria, zapalkuntza, faxismoa.
Astindu emozional handia izan da niretzat: tarteka liburua alde batera uztekoa. Halako injustiziak ezagunak diren arren, samina ezin da saihestu.
Guillem Agullóren kasua bera interesgarria da, baita idazleak hartu duen bidea, sei kapitulu eta epilogoa. Kapituluetan atal laburrak: senideen ahotsa, lagunena, ezezagunena, "egunkariko" txatalak, txostenen pasarteak, gertaerak... Kronologikoki, baina hariekin puzzlea osatuz. Guztiek osatzen dute kontaketa mingarria.







