Paperback, 220 pages

Euskara language

Published March 4, 2026 by Txalaparta.

ISBN:
978-84-10246-83-6
Copied ISBN!
5 stars (2 reviews)

Alaba jaio eta sei hilabetera, mendira joaten hasiko da Miren, Unai hil eta bortz urtera. Zaldi bat aurkituko du han: grisa, marroia baino gehiago. Ez edozein zaldi. Errepidea garbitzen ari den gizon bat, ustekabeko karta joko bat, pilota partida baten ondorena, ligatzeko jarraibideak, denboran poteatzen duen bisita gidatu bat, autopsia poetiko bat eta hainbat gai esentzial aterako zaizkio bidera Mirenen ahots zatikatuari: heriotza, dolua, maitasuna, espiritualtasuna, eromena, amatasuna, eta, batez ere eta denaren gainetik, laguntasun kontraerranezko bat. Hauxe da Txoperenaren hirugarren eleberria, eta oraingoan ahots eta forma berriz jantzirik dator, bere esentziari uko egin gabe.

1 edition

Iritzia

No rating

Aurreko bi lanak baino gehiago gustatu zait Txoperenaren azkena, batez ere, kontamolde eta egiturari begira. Lesakako makina bat kontu amaieran aitortzen den zaldiaren erreferentzia argitzen dutenak. Bi plano: Mirenena eta Unairena. Bigarrena osoagoa iruditu zait pertsona(iari) egindako omenaldi bat, biografiatik ere baduen erretratu bat. Mirenek bere barne mundua erakusten du: nini baten ama, bikotekide, lagun, langile... Eta duela bost urte hil zen Unairen oihartzuna bizirik duena. Hala ere, marko eta aitzakia gisa (ere) funtzionatzen duen Mirenen gaurko egungo istorioan, garapen edo ondorioren bat espero nuen. Istorio horrek gaur egun mahai gainean jartzen ari garen hausnarketa batzuk azaleratzen ditu: harreman mota desberdinen garrantzia, amatasunaren inguruko erabakiak... Edozelan ere, azken aitortzak egileak dioen moduan Lesakari eskainitako liburua da, leku eta giro zenbaitez gain, gertaera batzuk ere jasotzen ditu.

avatar for IzaBetizua

rated it

5 stars

Subjects

  • Narratiba