London calling

Paperback, 256 pages

Euskara language

Published by Elkar.

ISBN:
978-84-1360-428-2
Copied ISBN!
3 stars (1 review)

Mikel eta Josu, Josu eta Mikel, adiskide minak, betidanikoak. Institutua amaitzen ari direla, musika-talde bat egitea buruatuko zaie. 80ko hamarkadaren erdian gaude Bilbo hegoaldeko herri industrial batean, rock radikalaren olatua hasten ari den garaian. Hertzainak, La Polla, Kortatu eta abar entzuten eta miresten dituzte kontzertuetan, eta beraiek ere euren banda sortuko dute: Hilotzak.

Musika asko sartu du Goio Ramosek Zubikarai beka irabazitako bere estreinako eleberri honetan: taldea eratu, kideak topatu, abestiak sortu, kontzertuak bilatu, maketa bat grabatu... Baina rock'n'rollaz gain presente daude nobelan garaiko gertakariak, pil-pilean zegoen gizartea, droga, politika, gatazka sozialak... baita lehen amodioaren txinparta ere, uste baino gehiago kixkaliko duen sugarra.

1 edition

London calling

3 stars

80ko Euskal Herriko hamarkadara txangoa, bai giro politikoa baita musika arloan ere. Musikazaleak bazarete gomendatzen dizuet irakurtzea. (QRak jarri ditu idazleak kapitulu bakoitzaren sarreran, aldiro kanta desberdib batera zuzentzen duena). Eleberriak zatirik handienean 3 narratzaile (Josu, Mikel eta Amaia) ditu; horrekin, zenbaitetan, gertara bera begi desberdinekin azaltzeko parada eskaintzen du. Nobelaren hasiera eta amaiera (“intro” eta “outro”) gaur egunean kokatzen da narratzailea Aitziber gaztea delarik.