Itzuli

(e)k Ane Ablanedo Larrion(r)en Zapalduon pedagogia liburuaren kritika egin du

Ane Ablanedo Larrion: Zapalduon pedagogia (Paperback, Euskara language, Herrima) 3 izar

Alfabetizazioaren eginkizun gorena errealitatea irakurtzen erakustea baldin bada, zer da Herri mederatuan euskal irakaslea izatea, …

Zapalduon pedagogiari buruz ez gehiegi

Baloraziorik ez

Liburuaz beste gauza bat espero nuen. Badago zapalduon pedagogiari buruzko hausnarketaren bat euskal herrian, baina artikulu bilduma izanda, lantzen diren gai askoren artean nire ustez sakabanaturik gelditzen da. Artikulu sorta erraz irakurtzen da, 3 orriko hausnarketak dira, eta batek baino gehiagok gauzak beste modu batera pentsatzen lagundu dit. Hala ere, beste batzuk errepikakorrak egin zaizkit, bereziki "auzi nazionala"ri buruzkoak. Irakaskuntza, pedagogia eta horren inguruko artikulu gehiago eta sakonagoak izango zirela uste nuen, baina hala ere, interesgarria izan da irakurketa.