Itzuli

(e)k Miren Agur Meabe(r)en Amorante frantsesa liburuaren kritika egin du

Miren Agur Meabe: Amorante frantsesa (Paperback, Euskara language, Susa) 4 izar

“Bioletak hazten zaizkit ezpainen bueltan. Udaberriko / euriak bustita. / Beren urdinak gogorarazten dit / …

Esperimentu ederra

Baloraziorik ez

Amorante Frantsesa Poesia eta prosa ezberdinak bai Baina ez errotik Nobela bat irakur daiteke poema baten moduan? Bai …prosa lirikoa (esango lukete adituek) Poema bat irakur daiteke nobela baten moduan? Baiki … zer ziren, bada, gure balada zaharrak (Bereterretxe, Markesaren alaba…) Amorante Frantsesa nola irakurri?

Ni neu saltoka ibili naiz: orain nobela, orain poema… Esperimento interesgarria iruditzen zait eta zapore ona uzten du. Irakurtzera animatzen bazarete, gomendio bat: entzun, aldez aurretik, Miren Agur Meabek liburuari buruz egindako elkarrizketaren bat (nahi beste topatu ahal duzue, apurtxo bat bilatuz gero). Merezi du hainbat azalpen bere ahotik entzutea. Nik neuk Arantza Iturbek Euskadi Irratiko “Arratsean” saioan egindako elkarrizketa gomendatuko nizueke (2025-05-28)

Gustatu zait baliabide grafikoak baliabide poetiko bihurtzeko trikimailua: bi puntuak lerro artean; zurigune bat lerro erdian; iraganari erreferentzia egiten dioten poemak eskuin aldean lerrokatu… "Arnasguneak" omen dira, haren ustetan.

Azken apunte bat. Ez nuen Diane Wakoski poeta ezagutzen. Bitxia egin zait “Esperando al Rey de España” izenburua. Haren kulturan printze urdina omen da Espainiako Erregea. Gurean ez ;-). Gure baladetan, ordea, “Hungriako Erregea” aipatu izan da, tokian tokiko jauna aipatu gabe aipatzeko. Akordatzen? Atharratze jauregian bi zitroin doratü. Ongriako Erregek batto dü galdatü (beste bertsio batzuetan "Atharratzeko Jauna” agertzen da, ordea).