Oier Gorosabel Larrañaga (e)k Joseba Sarrionandia(r)en Markos Gimenoren 101 Letrakartel liburuaren kritika egin du
Eskuetan ondo gastatzeko kutizia
5 izar
Liburu batzuk berezko artelanak dittuk. Iñoiz esku artean izan juat banako aleren bat, 1960-70 edo noaki ze hamarkadatan egindakua, ixa-ixa esku hutsez. Anaianian dagon baten modura, Joxean Artzena-edo: kartoi lodizko pajinak, bentanillak eta bestelako jolas kontzeptualez beteta, hilo balaz jositta. Etxian ondo gordetzeko liburuak, eskutan askotan erabiltzeko eta berrirakortzekuak.
Halako liburua dok hau. Artelan bat ez, 101 jaukazak barruan: bakotxakin, poliki eta ardau onan kopa batekin (ardaua gustatzen jakonak) pasau leiken denporia pasau lajeikek, bera ikusten, eta onduan dittuan burutaziño, azalpen, iruzkin eta info anplifikauakin gozatzen. Horregaittik, irakorketa dosifikaua egin juat: egunian letrakartel bat, gehixago ez. Eta, kasualidadiak zer dirazen, azkena barixakuan bertan amaittu najuan, justu Gernikako lehelengo erakusketan, Mursegok egindako lehelengo kontzertuan egunian. Maite Arroitajauregik kontzertu berezi bat prestau jok-eta, bertan horman esegitta ikusi ahal izan genduzen palindromuen letrekin. Zoragarrixa, aukeria badakazue ez galtzekua.
Irakorketian amaiera biribilla egin juat, beraz. Liburuak, bere horretan, asko bete nok: horregaittik Paperjalen 4/5eko izar bat ipiñi jetsat, nik normalian edonun ipintzen doten maximua. Baiña hortaz gain, Markos ezagutu genduanondako plus bat daukanez (aurreko iruzkin baten azaldu najuan hori), 5garrena be ipiñi jetsat.
Ederra izan zuan erregalo moduan jasotzia, dedikatoria eta guzti. Izan be, opari oso politta eta publiko guztiendakua dok! (nik ya enkargau jittuadaz ale batzuk).