Víctima de invierno

Azal biguna

Gaztelera hizkuntza

2009ko mar. 19a(e)an Berkley(e)n argitaratua.

ISBN:
978-0-425-23106-7
ISBN-a kopiatu!

OpenLibraryn ikusi

2 izar (berrikuspen 1)

Negu gorrian, hilketa serie batek Wisconsineko herri txiki baten bizimodua aztoratuko du. Lucas Davenport polizia erretiratua ikertaldera biltzen da, misterioa argitzeko eta hiltzailea gerarazteko.

7 edizio

(e)k John Sandford(r)en Víctima de invierno liburuaren kritika egin du (Lucas Davenport Mysteries)

Edur killer

2 izar

Bueno, ondo pasau juat, etxuat ezetzik esango: liburuan bigarren erdixa gogo biziz irakortzen, tentsiñua oso ondo eruaten dabelako ixa amaierara arte. Baiña orduantxe, hain zuzen be, ukat egitten jok andamixuak. Konbentziño konbentzionalenak be betetzen dittuan "arauak" hausitta -deskuidoz, ez nahitta-, hiltzaille hotz eta kalkulatzaillia bere onetik urtendako zorua bihurtzen dok, eta halako nobela batek eskatuko leukian amaiera autoexplikatibua be falta jakok. Ez jakixagu zer gertatzen dan pederasta kuadrilliakin (zelakua zan euren saria), ez jagok inbestigaziñua zelan geratzen dan azaltzen daben epilogorik... Protagonistia eta medikuan arteko zazkartasun erromantiko hori kenduta -serieko hurrengo nobelarako atia?- dana biribildu barik geratzen dok. Eta ez hari interesgarririk ez dagolako, e? Herri txikiko gay kontuak (artista batek armarixotik urtetzia izperringiko portadia izaten zan garaixan), relijiño diferentiak dakenen arteko harremanak (holy rollerrak, katolikuak...), aurrekuan esandako poliziakuen tratu txarren normaltasun zirraragarrixa (horren revivala dakagun garai honetan)... Baiña meh. Ez nauk harritzen Lekeitioko Liburutegittik ale hau purgau izana. ;-)