Oier Gorosabel Larrañaga (e)k Danele Sarriugarte(r)en Maitasuna eta dirua, sexua eta heriotza(r)i buruzko iruzkina egin du
"Jende sexuala gogoko duen jende sexuala" (p.125) #KontzeptuGisa
Hamen nere arrantza literarixuak: hor zihar "peskautako" liburuak, eta eurei buruzko "rebuznoak".
Bookrastinatingen nenguan, ondiok trukillua harrapau barik. Han falta jatana, hamen ikasiko ete dot?
Esteka hau laster-leiho batean zabalduko da
"Jende sexuala gogoko duen jende sexuala" (p.125) #KontzeptuGisa
Oso garrantzitsua eresten jetsat halako liburuak, lekukotasunak idaztiari. Erreferente baliotsuak dittuk, bestela munduan kasu bakarrak garala siñistuta biziko giñaken jentiandako. Oin: gogorra izan biok idazliandako, bestiak beste bertan agertzen dan jente askori, etxakolako gustauko hor agertzia. Nik halako zeozer idatziko baneu... zenbat hasarre inguruan!!
"Clementine transa zen. Nire etxera iritsita, zirrika aritu ginen, errematatu gabe, mozkor arrail biok. Eta han zegoen bera, mozkorraldia pasatzen nire ohean. Ni guztiz aztoratuta nenbilen. Normalean, hau ozaten zen nire desiraren arantza: desio nituen emakumeak desiratzeaz gain, haiek bezalakoa izatea desio nuela" (p.79). Zilegizko Desioen Biblia Handian idatzitta ez dagozen desio mota asko dagozela ikasten najabilk. Zelako ondo.
Bigarren txataletik aurrera, zorixonez, erritmua nabarmen hobetu dok. Jarraitzeko moduko harixakin.
Begiratu behar izan juat: nil per os. en.wikipedia.org/wiki/Nothing_by_mouth
Begiratu behar izan juat: tape loop. Arraixua milla bidar! 😳 youtu.be/OgmvJOZ-zk8?is=xR17l9fE67XoRXcv
Begiratu bihar izan juat: Internazional Situazionista eu.wikipedia.org/wiki/Internazional_Situazionista eta arraixua, halako material asko badago, kostauko jatak irunstia.

Ibilbide arrakastatsu baten eta hogei urteko ezkonaldi baten ostean, bi seme-alabekin, McKenzie Wark-ek bizitza erdialdeko krisi sakon bat izan zuen: …