Alkimista

Euskara hizkuntza

2001ko urr. 1a(e)an Txalaparta(e)n argitaratua.

ISBN:
978-84-8136-208-4
ISBN-a kopiatu!
3 izar (2 berrikuspen)

Santiago artzain gaztea da. Nekazari familia apal batean sortu zen eta, betidanik, mundua ezagutzea izan du amets. Honela, egun batean, artaldea hartu eta bideari ekiten dio. Badaki abiatu beharra dagoela noizbait itzuli ahal izateko. Egiptora bidean jarriko da amets baten ondotik, bertako piramideetan bizitza aldatuko dion zerbait aurkituko duelakoan. Afrikan barrena, ordea, bidaia ezustekoz eta gainditu beharreko trabaz beteko zaio. Hala ere, bila dabilena faraoien herrian zain duela sinetsita, aurrera eginen du beti, helburua eskuratu arte bidea egitea egin daitekeen bidaia ederrena delakoan. Utopiak, azken batean, ibiltzeko balio baitu. Eta bidean adiskideak, basamortua, oasiak, amodioa, gudak, herri ezberdinak eta alkimiaren sekretuak aurkituko ditu.

40 edizio

(e)k Paulo Coelho(r)en Alkimista liburuaren kritika egin du

Fast soul food

3 izar

Captain Obviousen beste ha irakorri ostian, eibar.org/blogak/orakulua/jente-sinpliandako-metafisika-merkia ba zera... etxataan bere obriakin segitzeko gogo haundirik geratu. Baiña etxian egindako n-garren liburu purgia dala eta, hau bookcrossingerako bideratuta zoiala eta... "Ea ba, hain liburu famosuak ze itxura dakan" pentsau, eta... irakurtaldi bittan jan. Gustau jatak! Formula intelijentia jaukak: rollo metafisiko pixkat (baiña asko ez), justu irakorliak "dana ulertzen ez dabela" sentiduta misterio sentsaziño horrekin lagatzeko... majia pixkatxo bat, kointzidentziak deus ex machina lotzeko... basamortua eta bere biztanlien izaerian toke exotikua... maisuki nahastatuta, errez irakortzen dan ekoizpen sasisakona emonda. 14 urteko mutikuari emoteko modukua (onerako diñot).

(e)k Paulo Coelho(r)en The Alchemist liburuaren kritika egin du

I liked it. I didn't *love* it but I liked it.

3 izar

Edukiari buruzko abisua Spoilers yes. Don't click if you haven't read.