Bidai atsegiña Habanako gaba giruan. Imajiñau lajeikek liburu hau zelan idatzittakua dan: idazliak bere bizimodua egitten jok, eguna amaitzian -zigarro bat hartuta?- illunabar gero eta berantiarraguari begira, egindakuaz hausnartzeko astixa hartuta. "Ni ez naiz hemengoa"ren estiluan (irakorri netsan lehelengua, eta urte askuan bakarra) pentsamendu batzukin hobeto konektatzen dok, beste batzukin baiño (testu batian "teleologia" berbia agertzen danian... puf!). Baiña bihotz-berogarrixak dirazen gauza asko topatzen dittuk, edo kurioso edo historiazale garanondako mamiña, edo Kubako egoera konplexuari buruzko informaziñua. Zati txikittan irakortzekua, norbera be gabaz, kalera begirako leihuan.
Erabiltzailearen profila
Hamen nere arrantza literarixuak: hor zihar "peskautako" liburuak, eta eurei buruzko "rebuznoak".
Bookrastinatingen nenguan, ondiok trukillua harrapau barik. Han falta jatana, hamen ikasiko ete dot?
Esteka hau laster-leiho batean zabalduko da
Oier Gorosabel Larrañaga(r)en liburuak
Irakurrita (124 guztiak ikusi)
Erabiltzailearen aktibitatea
RSS jarioa Itzuli
Oier Gorosabel Larrañaga (e)k Joseba Sarrionandia Uribelarrea(r)en Bizitzea ez al da oso arriskutsua?(r)i buruzko iruzkina egin du
Oier Gorosabel Larrañaga (e)k Quino(r)en Mundo Quino liburuaren kritika egin du
Oier Gorosabel Larrañaga (e)k Quino egilearen Mundo Quino irakurtzen amaitu du

Mundo Quino, Quino
Quinoren lehen liburuaren berrargitalpena.
Oier Gorosabel Larrañaga (e)k Joseba Sarrionandia Uribelarrea(r)en Bizitzea ez al da oso arriskutsua?(r)i buruzko iruzkina egin du
Joseba kolega, zenbat gustatzen jaan kriptiko jartzia! :-) Begiratu bihar izan juat: Tetrafarmakon es.wikipedia.org/wiki/Tetraf%C3%A1rmaco
Oier Gorosabel Larrañaga (e)k Unai Iturriaga(r)en Udaberririk ankerrena liburuaren kritika egin du
Gertatu zana, agerixan
4 izar
Komikixa gogorra dok (ezin bestela izan, Elgeta bueltan gertatu zirazenak kontatzen). Halan be, errealismo majiko detalliak eta elipsis haundixak kontakizuna gozatzen laguntzen juek. Gertatu zana zihetz nahi dabenak, historialarixen biharrak jaukaz. Seme gaztenak ekarri jok eskolatik, hantxe lantzen jabizak-eta, eta zentzu horretan argitalpen oso aproposa begittandu jatak, gai hain mingarrixari modu egokixan heltzeko, jakinmiña ixotuta, baiña umiak izuz izoztuta lagatzera allegau barik. Guriari behintzat argittu jetsat, bere aittitta, Habana baporera igo ziran ume guzti hórren artian bat izan zala...
Oier Gorosabel Larrañaga (e)k Unai Iturriaga egilearen Udaberririk ankerrena irakurtzen amaitu du

Udaberririk ankerrena, Unai Iturriaga, Alex Sanvi (ilustratzailea)
1937ko udaberriko lehenengo egunak dira. Mari eta Martin neska-mutikoak, aittitte Eleuteriogaz batera, Durangora bidean doaz tropa faxistak Intxortako frontearen kontrako …
Oier Gorosabel Larrañaga (e)k Joseba Sarrionandia Uribelarrea(r)en Bizitzea ez al da oso arriskutsua?(r)i buruzko iruzkina egin du
Irakorketa atsegiña, gabeko orduetako irakorle, idazle eta irrati entzulien giro hain berezi eta hain neure horretan.
Gizon honek dittuan liburu ugarixen artian bizpahiru baiño ez jittuadaz irakorri, biharbada errezegi dakatelako (gehixenak etxian dakaguz). Egunen baten konpondu biharko juat hori!
Oier Gorosabel Larrañaga (e)k Alberto Sendra Mocholí(r)en Habitantes de la oscuridad liburuaren kritika egin du
Opari ederra
4 izar
Sendra koordinatzaileari idatzi diot, opari honengatik eskerrak emanez: horrelako kalitatezko argitalpena (nolako edizioa! argazkiak! edukiak!) ez litzateke 80 eurotatik jaitsiko merkatu komertzialean, eta 35 eurotan saldu digute. Benetako oparia! Edukiari buruz, liburu hau datozen urteetan askotan kontsultatuko dudala begi bistakoa da. Bioespeleologiarako sarrera bikaina da (lehenengo atalean), baina behin mundu horretan barneratu nahi duenentzat ere, hurrengo atalak oso argigarriak dira.
Oier Gorosabel Larrañaga erabiltzailea Joseba Sarrionandia Uribelarrea(r)en Bizitzea ez al da oso arriskutsua? irakurtzen hasi da
Oier Gorosabel Larrañaga (e)k Alberto Sendra Mocholí egilearen Habitantes de la oscuridad irakurtzen amaitu du

Habitantes de la oscuridad, Alberto Sendra Mocholí
Argitalpen monumental honek lehen ikustaldian beldurra eman dezake (2,5 kgtako liburutzarra!). Halere, idazlana burutu duten 77 autoreek apropos testu akademikoen …
Oier Gorosabel Larrañaga (e)k Francisco Fernández de Mendiola(r)en Isaac Puente liburuaren kritika egin du
Lagun zaharra
4 izar
Liburu ona. Exhaustibo xamarra, baiña halan be ez dok astuna egitten. Jakiña: bere interesen arabera, batek zati bat edo bestia gehixago aprobetxauko jok, edo polikixago irakorri. Baiña egitturia argixa dok, eta aspaldittik ezagutu nahi neban lagun zahar honekin ganoraz topo egitteko balixo izan destak. Liburuan amaieran datorren antologixan, Puenten idazki batzuk irakorri lajeikez; eta bibliografixan -exhaustibua baiña, autoriak berak esanda, igual osua ez- datorren idazlanen zerrendia oso luzia dok, Puente hobeto ezagutzeko eta gehixago ikertzeko hari lagungarri ona. Urte askotarako, Isaac!
Oier Gorosabel Larrañaga (e)k Francisco Fernández de Mendiola egilearen Isaac Puente irakurtzen amaitu du

Isaac Puente, Francisco Fernández de Mendiola
«Osasuna, askatasuna bezala, pertsona bakoitzak lortu behar du». Isaac Puente Maeztuko mediku anarkistaren adierazpen honek bere bizitzako arlo teoriko eta …
Oier Gorosabel Larrañaga (e)k Francisco Fernández de Mendiola(r)en Isaac Puente(r)i buruzko iruzkina egin du
Oso ondo egindako liburua: Puenteren bizitzia zitz eta mitz azalduta egon arren, ez da "datu pillaketa hutsa" (arrisku hori egoten dok, dan-dana kontatzen danian), ez bada eze arrazionalki antolatutako idazlana. Zentzu horretan, liburu honek hiru autore jittuk, eta hala agertu biharko litzake azalian (barruko izenburuetan agertzen dan modura): Francisco Fernandez de Mendiola, Antonio Rivera eta Jose Vicente Martí Boscá. Mendiolak, bistan dok, liburuan koordinaziñua jaroiak, maeztuar batek emon leikixon plus lokalakin; baiña beste bixak, bata politikia eta bestiak osasuna landuta, ixa liburuan erdixa idatzi juek! Riverana -daitort- gaiñetik baiño etxuat irakorri, hardcoreegixa neretako; Martí-ña, ostera, oso interesgarrixa egin jatak, eta iñoiz berrirakurketa pausatuago bat merezi dabelakuan najagok. Gaiñera, Puentek argitaratutako artikulu gehixenen erreferentzixia jaukak, iñoiz antologia edo idazlan osuak argitaratzeko gidoi modura balixoko lajeukek.






