30 x 21 zm, 118 orrialde

gaztelera, euskara hizkuntza

2021ko abe. 1a(e)an Autoedizioa(e)n argitaratua.

4 izar (berrikuspen 1)

Mirenolatu “zeladore banpiroa da” bere sortzailearen hitzetan. Bere kaparekin hegaz egiten duen horietakoa. “Protagonista marjinatua da, gizartetik kanpo bizi dena, mozkortia eta drogazalea”. Baina aldi berean “oso gustuko du ospitaleko gaixoei laguntzea”. Mirenolatuk badu, nola ez, aurkaria ere. Señor Josakidetza izeneko pertsonaia. “Gaiztoa” da, nola ez, eta Osakidetza “enpresa moduan irudikatzen du”.

Txarli eta Mariolaren asmoa “Osakidetzak giza baliabideak kudeatzeko duen modua” kritikatzea da, “umore beltza” erabiliz. “Txiste moduko komiki bat egitea” ondotxo ezagutzen duten errealitatearekin. Izan ere, “zelan egin daitezke hain txarto gauzak”, irteten dio barru-barrutik Txarliri Mendaroko ospitaleko eta oro har Osakidetzako kudeaketari buruz hitz egiterakoan.

“Oposaketako azterketa milaka lagunek egiten dute, eta urteak ematen dituzte lanean hasteko zain, epeak asko luzatzen baitira. Eta uda heltzean langileak falta dira, eta azterketa egin ez duten pertsonak kontratatzen dituzte. Zergatia galdetu, eta inork ez daki ezer. Batean zein bestean galdetu, eta inork ez daki ezer. Errua beste norbaiti leporatzen diote”. …

Edizio 1

(e)k Carlos Gracia(r)en Caída y auge de Mirenolatu liburuaren kritika egin du (Miren Olatu, la celadora vampira, #2)

Mendaroko ospittaleko anbientia

4 izar

Hau hobetzen jiharduk. Lehelengo bolumenan aldian, Txarli eta Mariolan biharrak beste lankide batzuen ekarpena be ba jaukak (gidoietan, imajinatzen juat) eta joder! Historia batzuk nibel altukuak dittuk. Irregulartasun fanzinerua galdu barik: orrialde bakarreko "paridak" eta hari luzeko kontakizunak txandakatuta. Ospittaleko pasilluetako bizitzia, faunia, espezialidade askotako osagillien arteko tirabirak, zeladorien protagonismo berezixakin ("¡la culpa siempre es del celador!"), oso erakargarrixa egitten jok neuretako. Egin kontu, plazerra ahal danik eta gehixen luzatzeko, historia bakotxa beste liburu baten kapituluakin txandaka irakorri bihar izan juat! Eta txoritxo batek jiñok hirugarren bolumena be etorri leikiala... Zoragarri. Egunen baten, "obra konpletuen" ediziño bat egitteko moduan, listin telefoniko baten tamañuan! :-)