Itzuli
Andoni Fernández Azkarai: Mierda de Bizkaia y sus grupos punks maqueteros, 1977-1989 (Spanish language, 2018, Ediciones Sin Gluten, DDT Liburuak) Baloraziorik ez

Deserción (Arrigorriaga). Liburu honekin ez najeukan interes haundirik: punk eztandia gertatu zanian 12 bat urte najittuan, gaztiegi saltsan ibiltzeko, eta gero be neure lagunartia ez zuan horren zalia.

Halan be, Fiti Zuloko ugezabak hainbesteko ilusiñoz laga jestan liburua eze, esan najuan: saiatuko nok.

Eta, lehelengo elkarrizketiau irakorritta, asko gustau jatak.

Historiografian be, ezaguna dok "haundira" doian Historian, herrittaren bizimodua fokotik kanpo gelditzen dala. Askotan, haundikixen historixia bezain interesgarrixa (edo gehixago) dana.

Punk mobimenduan historixan be, icebergan puntia baiño ez dok gogoratzen: RIP, Cicatriz, Eskorbuto, Kortatu... eta diskua grabatzeko aukeria izan juen 4 katu. Baiña assssssko be jenqre gehixago egon zuan. Horixe dok liburu honen ekarpena. Eta idazliak esandakua dok: hori Bizkaixan bakarrik. Beste horrenbeste edo gehixago egin lajeikek EHko beste lurraldietan.

Elkarrizketak a priori etxatazen asko interesatzen: punka, doityourselfa, mailla intelektual gitxiko, eta mailla musikal gitxiagoko jentiak egindakua izan zuan. Ze ekarpen egin lajeikiek? 4 gaittan zentrautako letrak (poli, mili, amorrua, kaosa, drogak, nofuture), behiñ eta barriro gai bardiñei bueltia emotia.

Baiña ez.

Gai komunon inguruko bizipenak, tokixan tokixan, desbardiñak dittuk. Eta ikerketa etnografikuan be, askotan, mailla intelektual gitxiko jentiak ekarpen interesgarrixenak egitten dittuan modura (eskola askorik bako jente intelijente asko jagok, eta alderantziz)... ba hamen be bizittasun hori igarri lajeikek. Kaleko pultsua.