Itzuli
Andoni Fernández Azkarai: Mierda de Bizkaia y sus grupos punks maqueteros, 1977-1989 (Spanish language, 2018, Ediciones Sin Gluten, DDT Liburuak) 4 izar

Irakorketan, bistan dok, behiñ baiño gehixagotan itzultzen najabilk 15 urte nittuanerako hartara. Hamen kontatzen dan guztia gertatzen zan bittartian, zertan najenbixan ni? Lytham-St-Annesen, Lekitton kuadrillia topau nahixan, Txurrumuski txarangan, gurasuekin mendixan... eta Josune punkie guapa eta atsegiña. Ordurako, lehelengo belaunaldiko punki gehixenak desagertuta jeguazen (nik euren barri izan barik) eta 85 inguruan bor-bor sortzen hasittakuak jebixen handik-hamendik. Halan be, nik ez najuan asko ikusi. Iniziatiba propixua (Sarrionandiak bere prologuak kontatzen daben sasoia) 3-4 urte geruago hartuko najuan-eta, aitta falta zala.