Oier Gorosabel Larrañaga (e)k Andoni Fernández Azkarai(r)en Mierda de Bizkaia y sus grupos punks maqueteros, 1977-1989(r)i buruzko iruzkina egin du
Barakaldo, bere barri nere lehelengo nobixiangaittik izan najuan (Zaballa, "la margen más dura de la ría"...). Geroztik, Kruzesko ospittala izan zuan erreferentzixia, bihar kontuengaittik, eta iñoiz osasunangaittik. Hurrengo, zentro komertzial gigantiak; halan izan dok juan dan urte askuan... gaur arte. Liburu honek Barakaldoko mikrogeografia kontuengaittik interesa ixotu jestak. Zuazo (punkie destroyerrenen leku), Sanvi, bunkerra, Gorostiza... hortik pasiatzeko gogua sartu jatak, 80 hamarkada grisetik hona zenbat aldatu dan ikusteko, eta ea orduko aztarnaren bat usaindu leikian... Hori egin aurretik, lehelengo pausua mapak begiratzia izan dok eta... hara nun sorpresia! Zorixoneko Megaparka Zuazon ondo-onduan eregitta jagok. :-)