Erabiltzailearen profila

Oier Gorosabel Larrañaga

txikillana@paperjale.eus

duela 2 urte, 10 hilabete(e)an batu zen

Hamen nere arrantza literarixuak: hor zihar "peskautako" liburuak, eta eurei buruzko "rebuznoak".

Bookrastinatingen nenguan, ondiok trukillua harrapau barik. Han falta jatana, hamen ikasiko ete dot?

Esteka hau laster-leiho batean zabalduko da

Oier Gorosabel Larrañaga(r)en liburuak

Orain irakurtzen

(e)k Miren Agur Meabe(r)en Itzulerak(r)i buruzko iruzkina egin du

Miren Agur Meabe: Itzulerak (Paperback, Euskara language, 2023, Elkar) 4 izar

1569 urtea. Garaitzeta sutan dago. Sugarretatik ihesi hamabost urteko Estefana gaztea Garrax uhartera irits da, …

Oso gustora irakortzen najabilk. Halan be, argumentuak pespunte errezegixak jittuk eta leku-izenak letra bakarra aldatuta kamuflatzian errekurtso hori arrarua dok, lekuok ezagutzen doguzenondako behintzat.

(e)k Miren Agur Meabe(r)en Itzulerak(r)i buruzko iruzkina egin du

Miren Agur Meabe: Itzulerak (Paperback, Euskara language, 2023, Elkar) 4 izar

1569 urtea. Garaitzeta sutan dago. Sugarretatik ihesi hamabost urteko Estefana gaztea Garrax uhartera irits da, …

Gaixak erakarri, eta instituturako irakortzen dabillen semiari kendu jetsat. Nobela historikuakin gauza kuriosua gertatzen jatak: historiazale modura asko gutxiesten juat (zenbat adarjotze egin izan dittudazen etxian, totimartinezdelezeismuan kontura), baiña gero oso gustora irakortzen juat. Gaiñera, baliabide bikaiña dok historia datu "gogorrak" publiko orokorrera zabaltzeko.

(e)k Juan Valera(r)en Juanita La Larga liburuaren kritika egin du (Crisol, #73)

Juan Valera: Juanita La Larga (Hardcover, Spanish language, 1957, Aguilar) 3 izar

Maitasunarengatik borrokatzen diren gizon eta emakume gazte baten arteko historia klasikoa. Valerak giro arkadiarra birsortzen …

Herri txiki infernu handi

3 izar

Oso ondo idatzittako liburua: idazliak errejistro jasoa zein herrikoia manejatzen jok (eta bistan jagok garaiko errepublikazale/materialisten hizkeria be ezagutzen dabela, parodiatzeko beste). Testu osuan umore fiña eta kontenidua be igartzen jok. Eta gustau jatak, baitta be, epilogo morokua, nun pertsonajiak mundutik zihar sakabanatuta amaitzen dabenez, 1855ian antxiñako espainiar inperixua zertan dagon ikusteko balixo deskuan.

(e)k Juan Valera(r)en Juanita La Larga(r)i buruzko iruzkina egin du (Crisol, #73)

Juan Valera: Juanita La Larga (Hardcover, Spanish language, 1957, Aguilar) 3 izar

Maitasunarengatik borrokatzen diren gizon eta emakume gazte baten arteko historia klasikoa. Valerak giro arkadiarra birsortzen …

Bajoiak aurrera liburua eta, nahiz eta oin bilbe erromantiko arruntetan korapillatu, interesa mantentzen jok. Esate baterako, oiñ iguala famosuak zer ziran enterau nok. Nik amari entzunda najetsan, bazirala izen horretako osasun asistentzia mota bat eta noski, Igualatorio Mediko Kirurgikuan jatorrixan egongo zirala, baiña ez najenkixan detallerik. Eta hara nun topau doten pasarte argigarri hau: "...el boticario, que con el permiso del médico visitaba también y tenía bastantes igualas, era quien asistía a la enfermita y tenía que visitarla dos veces al día o por lo menos de diario. / Don Policarpo no se daba por entendido de la verdadera enfermedad y distaba mucho de querer aplicarle el conveniente remedio. La iguala que tenía con el escribano era de las más cuantiosas del lugar: cada año cincuenta reales. Esto, no obstante, le parecía muy poco para pagar tanta visita, por lo cual, según Serafina, el boticario buscaba compensación recetando mucho y …

(e)k Alberto Sendra Mocholí(r)en Habitantes de la oscuridad(r)i buruzko iruzkina egin du

Alberto Sendra Mocholí: Habitantes de la oscuridad (Hardcover, Gaztelera language, Sociedad Entomológica Aragonesa) 4 izar

Argitalpen monumental honek lehen ikustaldian beldurra eman dezake (2,5 kgtako liburutzarra!). Halere, idazlana burutu duten …

Albertokin behin baiño ez nauk egon, Burgosko taberna baten, mollejak jaten. Begibistakua zuan bioespeleologiakingo pasiñua. Gustua emoten juan bera entzutzia, eta seguraski bere ikasliak be (maisua dala uste juat) igarriko juek. Irakorketan be, parrafo bakotxeko sorpresa bat, hitz joko bat, plot twist bat irakortzen juagu. Oso entretenigarrixa!

(e)k Alberto Sendra Mocholí(r)en Habitantes de la oscuridad(r)i buruzko iruzkina egin du

Alberto Sendra Mocholí: Habitantes de la oscuridad (Hardcover, Gaztelera language, Sociedad Entomológica Aragonesa) 4 izar

Argitalpen monumental honek lehen ikustaldian beldurra eman dezake (2,5 kgtako liburutzarra!). Halere, idazlana burutu duten …

Benetan egokixa begittantzen jatak enfokia, eta hizkeria: publiko ez espezializatuari zuzenduta ez egotiak, ez jok esan nahi mamiñak kalidade gitxiago euki bihar dabenik. Eta honek ba jaukak. Ilustraziño lana, espektakularra.

(e)k Alberto Sendra Mocholí(r)en Habitantes de la oscuridad(r)i buruzko iruzkina egin du

Alberto Sendra Mocholí: Habitantes de la oscuridad (Hardcover, Gaztelera language, Sociedad Entomológica Aragonesa) 4 izar

Argitalpen monumental honek lehen ikustaldian beldurra eman dezake (2,5 kgtako liburutzarra!). Halere, idazlana burutu duten …

Hitzaurria(k) oso argigarrixa(k), eta halako liburutzarrakin ez bildurtzeko guztiz erabilgarrixak. Hamen najabilk, Boticelliren "Infrañuko mapia"ri begira. Zenbat eskertzen dirazen irudi ugarixak!

(e)k Juan Valera(r)en Juanita La Larga(r)i buruzko iruzkina egin du (Crisol, #73)

Juan Valera: Juanita La Larga (Hardcover, Spanish language, 1957, Aguilar) 3 izar

Maitasunarengatik borrokatzen diren gizon eta emakume gazte baten arteko historia klasikoa. Valerak giro arkadiarra birsortzen …

Benetan gozagarrixak dittuk Valerak egindako jente-erretratuak. Konplejuak dittuk gaiñera, "onak eta gaiztuak" topiko errezetik aparte, eta narratzaille omnisziente modura bere interbentziñotxuak be bajittuk, oso sinpatikuak. Kontakizunian, herri txiki bateko neurrira egindakua izan arren, idazlian errejistro zabala eta jakindurixia igartzen dok -modu fiñian, ez pedantian- eta pertsonajiak maittasunez tratatzen jittuk, baitta gorrotagarrixenak be. Etxakixat berari buruz gauza haundirik, klase altukua eta eruditua zala bakarrik, baiña trabes egingo najeukek baietz errepublikazalia izan. Gero ikusiko.

Kattalin Miner Perez: Moio (Euskara language, 2019, Elkar) 5 izar

"Zein da neurri ona gertakari batetik distantzia hartu ahal izateko, baina oraindik gertakariak fresko mantentzen …

Ez irakurtzea ezinezkoa izan da

4 izar

Trans kontua, oso ezkutua izan dok ointsu arte. Moio hil zanian ni politikoki aktibo eta gogotsu najenbixan, eta Donostia-Oarsoaldean asko ibiltzen nintzuan, baiña halan be etxuat oiñ arte bere barri izan. Ez nok bakarra, liburuan ikusi dotenez. Hain zuzen be, liburua irakortzeko asmua be ez najeukan, gaiñetik pixkat begiratzeko asmuakin baiño ez najuan hartu. Baiña historixiak hain pultsu indartsua jok, benetakotasuna, eze idazlana hasieratik eta osorik jakitzeko premiñia ixotzen daben. Eta orduan bai: ate ostian ezkutuko hori, auzokide ezezagunan errealidade hori, agerixan geratzen dok modu harrigarri batian, eta interesa pizten dok. Iñorenganako enpatia sentitzeko, pertsona hori ezagutu bihar izaten dok. Eta Moio... Moio bakarrik eta galduta aurkittu zuan, mobimendu feministenak eta progresistenak be errealidade hau ondiok landu barik zekenian. Prezio garestiegixa izan zuan bai, eta igual artian emaitzak ez zittuan begi bistakuak izan. Baiña berak hartutako erabagixa, eta bere lagunak egindako lanketia ez dok alperrikua izan, ez horixe.