Erabiltzailearen profila

Oier Gorosabel Larrañaga

txikillana@paperjale.eus

duela 2 urte, 10 hilabete(e)an batu zen

Hamen nere arrantza literarixuak: hor zihar "peskautako" liburuak, eta eurei buruzko "rebuznoak".

Bookrastinatingen nenguan, ondiok trukillua harrapau barik. Han falta jatana, hamen ikasiko ete dot?

Esteka hau laster-leiho batean zabalduko da

Oier Gorosabel Larrañaga(r)en liburuak

Orain irakurtzen

Andoni Fernández Azkarai: Mierda de Bizkaia y sus grupos punks maqueteros, 1977-1989 (Spanish language, 2018, Ediciones Sin Gluten, DDT Liburuak) 4 izar

Deserción (Arrigorriaga). Liburu honekin ez najeukan interes haundirik: punk eztandia gertatu zanian 12 bat urte najittuan, gaztiegi saltsan ibiltzeko, eta gero be neure lagunartia ez zuan horren zalia.

Halan be, Fiti Zuloko ugezabak hainbesteko ilusiñoz laga jestan liburua eze, esan najuan: saiatuko nok.

Eta, lehelengo elkarrizketiau irakorritta, asko gustau jatak.

Historiografian be, ezaguna dok "haundira" doian Historian, herrittaren bizimodua fokotik kanpo gelditzen dala. Askotan, haundikixen historixia bezain interesgarrixa (edo gehixago) dana.

Punk mobimenduan historixan be, icebergan puntia baiño ez dok gogoratzen: RIP, Cicatriz, Eskorbuto, Kortatu... eta diskua grabatzeko aukeria izan juen 4 katu. Baiña assssssko be jenqre gehixago egon zuan. Horixe dok liburu honen ekarpena. Eta idazliak esandakua dok: hori Bizkaixan bakarrik. Beste horrenbeste edo gehixago egin lajeikek EHko beste lurraldietan.

Elkarrizketak a priori etxatazen asko interesatzen: punka, doityourselfa, mailla intelektual gitxiko, eta mailla musikal gitxiagoko jentiak egindakua izan zuan. Ze ekarpen egin lajeikiek? 4 gaittan zentrautako letrak (poli, mili, …

(e)k Deborah Ellis(r)en Gerrateko Ogia liburuaren kritika egin du

Deborah Ellis, Aitor Arana: Gerrateko Ogia (Paperback, Editorial Ibaizabal) 3 izar

Lekuko isillak

3 izar

Nerabiei zuzendutako liburua izanda, gustau jatak. Afganistango talibanen errejimenan zehaztasunetan sartu barik, gerra zibil egoeran bizi dirazen andren mikromundua erakusten dok batez be (zapalduen artian zapalduenak), elkartasun eta adiskidetasun historia politt bat harixa dala, bertako errealidadia -eta historia pixkat- ezagutzeko atxakixa modura.

(e)k Carlos Gracia Rivas(r)en Living in Josakidetza liburuaren kritika egin du (Miren Olatu, la celadora vampira, #1)

Carlos Gracia Rivas, Mariola Reigosa: Living in Josakidetza (Paperback, gaztelera language, 2020, Autoedizioa) 4 izar

Mariola Reigosa eta Txarli Garcia zeladoreak dira Mendaroko Ospitalean, baita lagun onak ere, eta, hain …

Banpiro kanpetxanuak

4 izar

Urtiak dira hain komiki punkixa irakortzen ez nebanetik.

Plus bat osagilliondako, gure munduko kodiguak eta barne-kontuak modu zorrotz eta sarkastikuan destripatzen dittualako. Gidoiak, bikainak.

Zeladore punk maittagarrixak, ospittaleko tripak bizitzaz eta alaittasunez betetzen dittuezen osagille kanpetxanuak; hizkera fresko, dotore eta adierazkorra (punk izatia ez dalako birauak eta aho-gorotza botatzian sinonimua). Parrandia, eskatologia eta halakuak bai, baiña baitta pasarte oso hunkigarrixak bebai -Covid19xari buruzko azken txatala adibidez-. Horrek, eta komikixan itxura kutre-dotore koloretsuak -autoeditauta, Dortoka inprimategixan ekoitzia, eta modu artesanalian banatuta- aparteko argitalpen bihurtzen dau.

Hizkuntziari buruz, atentziñua deitzen dau egillien aukeria: bixak euskaldunbarrixak, erreztasun gehixago dake gazteleraz, eta hala dagoz testu gehixenak; baiña euskeria eskuma-ezker sartzen da, gitxien usten dan lekutik, Mendaroko ospittalian errealidadian islada fidela emonez (gune oso euskaldunan erreferentziako osasun etxia). Naturala hori be, eta nere gustokua! Ez neuke esango diglosia tipikua danik, eta bai ostera erderaz bizi dan mundu batian kontrol barik, eta espontaneoki -behetik gora- sartzen …

Carlos Gracia Rivas: Relatos incómodos (Paperback, Gaztelera language, 2019, DDT Banaketak) 4 izar

Narraciones irreverentes ke kizas nunca sucedieron, aunke seguramente ocurren cada dia… Sus protagonistas son variopintos, …

Benetakotasuna

4 izar

Harrittu egin nauk. Normalian, aldizkari grafikuetako marrazkilarixen artian irregulartasun haundixa egoten dok (aldizkari profesional zein afizionatuetan), baiña horrek bere xarma propixua jaukak: orijinaltasun gitxiko, eta badaezpadako grazixako historien artian, perla jenialak aurkitzen dittuk-eta. Album honek be irregulartasun jenial horixe jaukak.

Argitalpen oso txukuna dok, Txarlin lagunak maittasunez zaindu juen ediziñua kontizu: marrazkixak oso detallistak dittuk, patxadaz begiratzekuak; baiña kolorien erabilpena oso deigarrixa eta expresibua dok. Zuribaltzezko marrazkixak -oso fanzineruak-, azpimarratzen eta osatzen juek detalle gorri ugarixak, eta handik-hamendik bakanaguak dirazen beste koloretako briztadak. Ez dok ohikua halako elegantzia, hain espiritu punkeko argitalpen batian!

Historixen gaiñian, historixak ez juek txantxilloirik segitzen, danetik jagok: historia landu eta luziaguak, erreflexiño bigurrixak, naif erara blaust botatakuak, orrialde pare baten erretratatutako unekadak... Batzuk bereziki inpaktau nabe: yonki bixena, 100 euroko billetiana, kuadernuana, boxena...

Ondo gordeko juat, Miren Olaturen lehelengokuan onduan!