Kritikak eta Iruzkinak

Oier Gorosabel Larrañaga

txikillana@paperjale.eus

duela  urte 1, 9 hilabete(e)an batu zen

Hamen nere arrantza literarixuak: hor zihar "peskautako" liburuak, eta eurei buruzko "rebuznoak".

Bookrastinatingen nenguan, ondiok trukillua harrapau barik. Han falta jatana, hamen ikasiko ete dot?

Esteka hau laster-leiho batean zabalduko da

Santi Santamaría: La cocina al desnudo (Spanish language, 2008, Temas de Hoy) 3 izar

Tiburoien piszinan

3 izar

Uste eze liburu honek, bere garaian, polemika haundixa ixotu zebala. Ezin juat iritzi sendorik emon: ni superbibentziako sukaldarixa baiño ez nok -basarrittarrak astero ekartzen deskuan jenerua gastatzera eginda-, eta sukaldari molekularren eta normalaguen arteko mokokadak, ba... ulertzeko gatxak egitten jatazak, eta etxatazak bereziki interesatzen gaiñera. Ikusten dotenez, ixa-ixa arkeologuen arteko besteko liskarrak jarabixek euren artian. ;-) Edozelan be. Gauza interesgarriren bat edo beste topau juat, baiña orokorrian liburua astuna egin jatak. Berez sinplia dan gauziari, irakorketa ixa metafisikua egin bihar hori, artifiziala eta faltsua egitten jatak; koktel egilliak bere artiari buruz, edo elektrizistia bere ofiziuari buruz, edo artista abanguardistiak bere zereri buruz, interpretaziño jasua eta poliedrikua egingo baleu legez. Etorri askoko jentia, burgesak epatatzeko trebia.

(e)k Santi Santamaría(r)en La cocina al desnudo(r)i buruzko iruzkina egin du

Santi Santamaría: La cocina al desnudo (Spanish language, 2008, Temas de Hoy) 3 izar

Gauza interesgarrixak botatzen dittuan arren (horretxegaittik hartu juat), idazle honek oso ondo menperatzen jok betegarrixa sartzeko artia, kazetaritzan jardundakua dalako igual. Bere irakorle perfillak igual estimauko jok gauziori, baiña neretako, orrialde bakarrian esplikau zeikian gauza baterako kapitulo oso bat erabiltzia, minus bat dok.

Karmele Jaio Eiguren: Maitasun kapitala (Paperback, Euskara language, Elkar) 4 izar

Bere maitalea izandako Martinen hiletan dago Olga. Bertan gogoratzen du berarekin bizi izandako pasio sutsua, …

Dibertidu eta ikasi

4 izar

Gaixan interes minimo bat eskatzen jok (abentura nobelian billa datorrenari, etxakok gustauko), baiña behiñ harixan sartuta, oso egittura efektibua daukan liburua. Historia interesgarri bat, liburuan zihar interesez eruaten habena, eta tartian historia horrekin bat datozen aipuak, kontakizuna irudiz eta kolorez janzten dabenak. Bide batez, historixiakin integrauta bebai, gaixari buruz idatzi daben autorieri buruz ikasten juagu, jakinmiña ixotzen daben pilulekin. Oso liburu intelijentia!

Karmele Jaio Eiguren: Maitasun kapitala (Paperback, Euskara language, Elkar) 4 izar

Bere maitalea izandako Martinen hiletan dago Olga. Bertan gogoratzen du berarekin bizi izandako pasio sutsua, …

Bueno, ba korapillua nahikua egokiro askatu dok: * Matxirularixak, azken unian, benetako maittasunan tximistiak jota erredentziño XabierLetetiarMoment hori jaukak. Mmmm... bueno. Bizitzia barkatuko jetsagu Jaiori. 😜 - Laiak tesisa irakortzen daben pasartia, publiko ausente guztiakin, nahiz eta oso hollywoodianua izan (txalo sinkronizatuan hastia falta zuan), ondo jagok. - Amaierako autoestima ariketa Klimtiarra be, idem de lienzo.

(e)k Karmele Jaio Eiguren(r)en Maitasun kapitala(r)i buruzko iruzkina egin du

Karmele Jaio Eiguren: Maitasun kapitala (Paperback, Euskara language, Elkar) 4 izar

Bere maitalea izandako Martinen hiletan dago Olga. Bertan gogoratzen du berarekin bizi izandako pasio sutsua, …

Eta halan be, uste juat laster sorpresa bat datorrela. Etxuat espektatibak altuegi ifiñi nahi, baiña... traza ona hartzen jetsat asuntuari. Bestalde, zelako penia liburua laster amaittuko dala, joder.

(e)k Karmele Jaio Eiguren(r)en Maitasun kapitala(r)i buruzko iruzkina egin du

Karmele Jaio Eiguren: Maitasun kapitala (Paperback, Euskara language, Elkar) 4 izar

Bere maitalea izandako Martinen hiletan dago Olga. Bertan gogoratzen du berarekin bizi izandako pasio sutsua, …

Dana dala, gauza baten be huts egitten dabela begittantzen jatak: etxakixat nahitta ala deskuidoz, baiña gizonezko antagonistian pertsonajia karikatura bat dok. Esan gura dot: protagonistan eta bere lagunetan, emakumien izaerian eta maittatzeko formen espektro zabala ikusi geinke (artelanen eta idazlanen bidez anplifikatuta eta edertuta). Baiña gizonezkuan erretratua askoz be sinpliagua dok, arketipo bat: matxirulotasunan alderik makurrenen sintesisa, pertsona bakarrian. :-) Horretara, nekez sinistu lajeikek protagonistia -emakume burujabe, jantzi eta sendua- halako "pajaruakin" horrenbeste maitemindu izana. Liburuan oiñ arte kontatzen danak, behintzat, ez dau halako furixadarik justifikatzen!

(e)k Karmele Jaio Eiguren(r)en Maitasun kapitala(r)i buruzko iruzkina egin du

Karmele Jaio Eiguren: Maitasun kapitala (Paperback, Euskara language, Elkar) 4 izar

Bere maitalea izandako Martinen hiletan dago Olga. Bertan gogoratzen du berarekin bizi izandako pasio sutsua, …

Zelako ondo idatzitta dagon liburua, oso gustora irakortzen najabilk. CarsonMcCullersak, AleksandraKollontaiak eta bestelako aipu feministak ugarixak dittuk -tesisan bueltan dabizen hiru emakumien eztabaidan testuinguruan- baiña ez dittuk astunak egitten, ondo ekarritta jagozak, eta lau-bost planotan egindako kontakizunan barruan (errekurtso ona, hori) liburuan erritmua ez juek eteten. Ikasi eta entretenidu!

(e)k Karmele Jaio Eiguren(r)en Maitasun kapitala(r)i buruzko iruzkina egin du

Karmele Jaio Eiguren: Maitasun kapitala (Paperback, Euskara language, Elkar) 4 izar

Bere maitalea izandako Martinen hiletan dago Olga. Bertan gogoratzen du berarekin bizi izandako pasio sutsua, …

Elementuak mahai gaiñian jagozak: (ustez) maittasun erromantikuan tranpan bete-betian jauzi dan emakume ahaldundu bat - Eskrupulo gitxiko txortalari hotz bat - Maitemiñezko furixadia. Elementuokin, idazliak bere tesisa aurkezten jok. Horixe entzunda najeukan, eta gauza akademiko astuntxo bat espero najuan. Baiña ez: elementuok gitxigorabeheta ezagutzen dittuan edozeiñek ulertzeko moduko era kaletarrian, eta aipu artistikuekin lagunduta (ez da bape astuna edo pedantia), irakorketia bizi bizi joiak. Liburuan egitturia, edo suspentsia, ondo pentsauta dagola jirudik.

(e)k Isabel Allende(r)en Paula liburuaren kritika egin du

Isabel Allende: Paula (Hardcover, Spanish language, 1994, Plaza & Janes Editores, S.A.) 3 izar

Paula es el libro más conmovedor, más personal y más íntimo de Isabel Allende. Junto …

Egunkari argi illuna

3 izar

utore honen lehelengo liburua dotela uste juat, nobelia barik bizipen pertsonalen kontakizuna, alabian gaixoaldixan idatzittakua. Idazlia pixkat ezagututa, pentsau lajeikek "Isabel Allende faktore" bat gehittu biharko detsagula bertan kontautakuari, hau da, realismo magikuan dosis politta. Baiña horri eta umoriari eskerrak, kontakizuna arindu egitten dok, pare bat une oso dramatiko -lagungarririk bape bihar ez dittuezenak- gosez irunsteko.

(e)k Isabel Allende(r)en Paula(r)i buruzko iruzkina egin du

Isabel Allende: Paula (Hardcover, Spanish language, 1994, Plaza & Janes Editores, S.A.) 3 izar

Paula es el libro más conmovedor, más personal y más íntimo de Isabel Allende. Junto …

Erbesteko urte (ez hain) interesgarriko bizipen pertsonalen ostian, zihero engantxau naben azken zatixa: alabiari agurra eta hiltzen laguntzia. Mundu mineralerako azken pausuak bizi izan dittuan edozeiñek ezagutzeko moduko egoerak, ezinbestian norbere esperientzia gogor baiña ederretara eruaten gaittuana. Amaiera pozgarrixakin, zeozelan esateko.

Karmele Jaio Eiguren: Maitasun kapitala (Paperback, Euskara language, Elkar) 4 izar

Bere maitalea izandako Martinen hiletan dago Olga. Bertan gogoratzen du berarekin bizi izandako pasio sutsua, …

Ondiokan erderaz errezago irakortzen juat, euskeraz baiño; zentzu horretan, idazkera erreflexibo hau pixkat korapillotsua egitten jatak. Halan be, gaixan interesak aurrera tiratzen nok, eta uste juat arazo barik irakorriko dotela.

Santi Santamaría: La cocina al desnudo (Spanish language, 2008, Temas de Hoy) 3 izar

ADESeko bookcrossing kajan 1000 bidar esku artian ibillittakua, baiña sekulan etxuat hartu. #etxekoandros naizen neurrixan seguru gauza interesgarrixak ikasiko dittudazela, baiña batez be kuriosidadia jaukat, azken urtietako sukaldaritza mediatiko honetan, ze errekurtso erabilli leikiazen betiko gauzak, era diferentian esateko.