Paula es el libro más conmovedor, más personal y más íntimo de Isabel Allende. Junto …
Eta kolpian osteko gizarte terroristian deskribapena... buf. Oin arteko kontakizuna interesgarrixa izan dok, baiña honek... zirrada berezixa emoten jok. Nik neuk, Txileko diktadurako azken urtietan, ez najeukan ondiok kontzientzia politikorik. Gogoratzen dotena, anekdota hutsak dittuk: Stingen kantuak... Pinocheten irudi estrafalarixua... Gerora etorriko zittuan Victor Jaran musikia ezagutzia, bere historixia, "Yo pisaré las calles nuevamente", epaiketen lekukotasunak, lagun txiletarrak -argentinuen aldian hain diskretuak, hain apalak-, doluzko cuecak, "Todo Cambia"... Irakortzen nabillen honek hutsunez betetako puzzlia betetzen laguntzen jabilk.
Paula es el libro más conmovedor, más personal y más íntimo de Isabel Allende. Junto …
Karta luuuuze modura planteautako liburua dok, urjentziazko egunkarixa, familiako kontakizunakin txandakatuta. Deigarrixa egin jatak, zelan heltzen detsan idazliak Allendetarren euskaltasunan topikuari. Eta, bistan dok, osaba Salvadorren gauzak gero eta pixu gehixago hartzen juek, 1973ko iraillan 11ko kontakizun zirraragarrira allegau arte.
Markos Gimeno ermuar palindromistaren erreibindikazioa egiten du liburu honetan Joseba Sarrionandiak. Liburuak Markosen palindromoekin hainbat …
Arraixua! Aipu erudito BAT harrapau juat!! 158 orrialdian, "Ero maite beti amorE" letrakartelan ondoko testuan. "Amodioa zoro da beti amoraduen artean..." aipua, Eibarko 1685eko bertso zaharretakua da. "Contu barri bat susedidu da..." hasten dana. Baiña idazle jostarixan kamuflauta emoten jok, "Adarrak emaiten dira Miraballesen" izenburuakin.
Markos Gimeno ermuar palindromistaren erreibindikazioa egiten du liburu honetan Joseba Sarrionandiak. Liburuak Markosen palindromoekin hainbat …
101 letrakartel, 102 historia. Ipoin liburuetan legez, ixa bakotxak mereziko lajeukek iruzkiña. Klabe askotan jotako "musikia" izanda, edozeiñek bere neurriko "kania" topatzen jok ateburuan. Esan gura juat: letrakartel askok, edo eurei laguntzen detsen testuak, barruko fibrekin resonatzen juek, eta begixak itxitta eta pentsamenduan lagatzen habe. Oso ederra dok.
Artxiboak arakatuz, Lekeitiorekin lotutako informazioak, gehienak argitara gabeak.
Hurreko historixia
4 izar
Gure urtietara hurreratu ahala, normala dan modura, historixak misterixo pixkat galtzen jok. Bestalde, dokumentuak be ugarixaguak dittuk, eta horretara, aukeraketan materixal asko kanpuan laga biharra jagok. Hori guztia igartzen dok bildumian hirugarrengo ale honetan (azkena ustez), baiña halan be ondo baiño hobeto betetzen jok bere helburua: idatzixak eta irudixak, argitaratutak baiña ez oso ezagunak, dibulgatzia. Beste liburuen modura, sarri kontsultauko dotena duda barik.
Artxiboak arakatuz, Lekeitiorekin lotutako informazioak, gehienak argitara gabeak.
"Don Pako" Okamikan ekarpen historiko-etnografikueri etxakok bihar dan besteko garrantzirik emon izan -frankistia izan zalako, seguraski-, baiña datozen urtietan hori aldatuko dala uste juat. "Pisto"k behintzat, ondo balioesten jittuk, eta azken txatal honetan neuri, pertsonalki, Lekitton eta Ondarrun antxobiari emoten jakon garrantzixa ulertzeko balixo izan jestak. Gaur egunian be festa haundixa egitten jakok, antxoba sasoia hastiari, eta ez najuan ulertzen zergaittik. Klaro: gaurko aittitta-amamen gaztaruan, arrantzaliendako negua gose eta diru falta sasoia zuan. Antxobia hastiakin batera etortzen zan dirua, eta dendetan lagatako zorrak kittatzia. 1960tik aurrera hori aldatu zuan (neguan Afrikan arrantzatzen hastiakin batera) baiña menderik mende pasautako gosia, ondiok goguan jagok!
Artxiboak arakatuz, Lekeitiorekin lotutako informazioak, gehienak argitara gabeak.
Idazliak dokumentuak antolatzeko erabilli daben irizpidia gustatzen jatak: fetxa bat erabiltzen dok "ainguratze-punto"rako, orden kronologikuan, nahiz eta gero, txatal bakotxian, historian aurrera-atzera egin. Horretara, kontakizuna txukun gelditzen dok, bestela dokumentu bilduma kaotiko izango litzakenari zentzua emonda. Neure idazlanetarako hartu biako juat ideia!
Liburuan azken zatixan, metahistoria: historiazalieri buruzko aipuak, Lekeitioko Udal Artxibuak urtietan zihar izandako billakaerak (eta espoliuak) aitzera emoten, eta falta dirazen dokumentu garrantzitsuak seiñalatuz, egunen baten merkatu baltzian edo ganbara partikularren baten agertu ezkeriok (1516ko berunezko sellu horrena, pekatu mortala dok). Ondo eginda.
Artxiboak arakatuz, Lekeitiorekin lotutako informazioak, gehienak argitara gabeak.
Eta argazkixak, o, argazkixak. "Pistolas Productions"ek berezittasunik bajaukak alde grafikua dok: irudi onak, ezohikuak, eta kalidade on eta haundixian inprimiduta. Nere speleo begixak herri santu honen sustrato karstikuari beti detsan arretia, epoka ezbardiñetako irudi txorta ugarira joiak, eta zona bata edo bestian angulo askotako irudi bilduma ederra argitaratzen joiak, gizon honi esker. Partikularki interesgarrixak, gaurko Ikusgarri zinema inguruko dolinian egin izan dirazen interbentziño urbanistikuak, urterik urte.
Hortaz gain, turismua bultzatzeko lehelengo kanpaña antolatuen kontua be kuriosua dok: Club de Pesca inguruko jauntxuak, Correo Español eta Jaurlaritza frankistian kontaktuak izan zirab detonantia. Ordura arte hau herri zoragarri eta jatorra zan, faroleko bidian akanpada libriakin.
Artxiboak arakatuz, Lekeitiorekin lotutako informazioak, gehienak argitara gabeak.
Beste parte interesgarrixa: euskal baporrak (hasieran bajurakuak) Venezuelan eta Senegalen hasi ziranian (1955 ingurua). Betidanik entzun izan juat nik, han ibilli izan dirazela, baiña ez nekixan zelan HASI zan asunto guztia. Egurrezko intxaur-oskol baten Atlantikua zeharkatzia ez dok ez, ahuntzan gabardiko eztula!
Marjane Satrapi ilustratzaile irandarraren komiki-lan ospetsua, komikigintzaren historian klasiko bilakatu zen 2000 urtean argitaratzen hasi …
Gehixago nahi
4 izar
Pertsona normal xamar baten autobiografia izanda, pertsona normal garanok errez identifikatzeko moduko gauza asko jittuk: lagunologia, inkoherentziak, arinkerixak, eta oro har gazte batek heldu ahala bizitzen dittuan etapa asko. Hori, eta pertsen izaeriari buruzko informaziñua (vs. arabiarrak) oso interesgarri egin jestek liburua. Entzunda najeukan, eta baieztatzen juat: ale bikaiña.
Marjane Satrapi ilustratzaile irandarraren komiki-lan ospetsua, komikigintzaren historian klasiko bilakatu zen 2000 urtean argitaratzen hasi …
Liburuan begirada garbixa eta zinismorik eza gustatzen jatak. Kontatzen dirazen gauza gogorrak kontuan hartuta, merittua dakan gauzia dok hori: kontakizunan mesedetan gaiñera.
Marjane Satrapi ilustratzaile irandarraren komiki-lan ospetsua, komikigintzaren historian klasiko bilakatu zen 2000 urtean argitaratzen hasi …
Luburu honi buru ez najenkixan gauza haundirik, lagunen gomendixuak kenduta. Sorpresa atsegiña izan dok marrazkixetan zuri-baltzezko jolas illuna topatzia, "lerro argixian", Lusmore gogoangarrixan estiluan.
Nere Amak Maite du izena, baina benetan maite al nau? Nork nau ni maite? Maite …
Katarsia
4 izar
Liburu honek irakorketa bikotxa jaukak neretako.
Batetik, Julen/Izar neure loibia danez, bizitzan izandako elipsis haundi bat betetzera datorrelako. 7 urtez (2007-2014, ointxe kontsultau juat artxibua), "Joanesen" eta "Maitaneren" barri indirektua baiño ez najuan izan; nere oroimenetan ume txiki politt batzuk izatetik, nere alturako gazte izatera pasau zittuan, zuzenian, halako huts sentsaziño batekin. Nere buruan, gatxa egitten jataan orduko umiak eta oingo gaztiak pertsona berak zirala irudikatzia. Liburu honek, esango najeukek, identifikaziño hori egitten lagundu nabela. Alde honetatik:
• Biktimaz (ez biktimismoz) betetako liburua dok hau. Baiña modu errukitsuan tratauta jagozak. Positiboki, azken fiñian. Ez dok mendekua nagusitzen, eta azken zatixian harreman destruktibuak bide onera eruateko aukeria dagola ikusten da.
• Maiten gurasuak, beti hain atsegiñak egin jatazenak, barriro topatzia plazerra izan dok. Ez najenkixan Irungo amama Maiteri gurasuak euskeraz apropos erakutsi ez zetsenik, Francon denporan ha babesteko; Eibarko amama Adelan kaso berbera, orduan.
• Argi ikusten dok liburuan katarsi papela: …

• Argi ikusten dok liburuan katarsi papela: zalantzak, ezinttasunak eta frustraziñuak agerixan lagatzia. Irakorketia perturbadoria dok zati batzutan; baiña azkenian, atsegiña dok noraezian dabillen pertsona bat norabidia zehazteko bidian doiala ikustia. Eta bere inguruan miñez bizi izandako harremanak sendatzen doiazela. Ondiok bidia amaittu barik jagok, jakiña. Beraz igual liburu honen beste kapitulo batzuk ikusiko jittuaguz etorkizunian. Onerako izan dadilla!
Bestetik, nere begi kritikua dago. Ez juat zorrotzegi jokatu nahi, pertsona batek hain liburu pertsonala idazteko eta argitaratzeko ausardixia bildu dabenian, begirune pixkat bat bihar jok, eta dana dalakua goxotasunez adieraztia. Baiña, era berian, nere antzerki garaittik jakixat, artista batek hazteko bihar daben ezinbesteko elementua dala kritika zorrotza. Alde horretatik:
• Hizkera hautua berezixa dok: gehixena euskeraz bada be (baiña ez batueraz; ezin juat gehixago zehaztu, handik aldeko euskalkixak ez jittuadaz ondo ezagutzen), euskañolezko dialogo asko jagozak. Uste juat hau errealidadera gehixago lotzeko izango dala. Igual baliabide ona dok familiakuoi begira, baiña esango najeukek ez dabela laguntzen publiko orokorrera aillegatzen.
• Hori kenduta, oro har testua txukun idatzitta jagok -harrittu nauk alde horretatik, onerako- eta irakortzeko atsegiña dok. Umetako flashbackak oingo historixiakin zatikatzian errekurtsua oso eraginkorra begittantzen jatak, nahiz eta azken zatixan (flashbackak orainaldira hurreratu ahala) bereizteko gatxaguak izan.
• Txatal laburrez gain, liburuan maketaziñua eta irudixak be -oso ederrak- irakorketia eroso egitten juek.
• Oskar aittan dialoguekin barre asko egin juat, gure hizkeria Julenen belarrixetan zelan aditzen dan erakusten dabelako! (baiña hurrengo ediziñorako, Eibarko azpieuskalkixa kontrolatzen daben zuzentzaille baten laguntzia eskatzia hobeto).
• Azkenik, liburua oso pertsonala dok (gurasuen banaketa traumatiko bat bizi izandako umia > bere burua aurkittu nahi eta ezinda dabillen gaztia) baiña, amama Isabelen familixako dokumentalakin gertatu jakun modura eibar.org/blogak/orakulua/berasueta-2006-1-audiobisuala , oso unibertsala be badok, eta jente asko identifikau lajeikek bertan kontatzen dirazen gauzekin. Zentzu horretan, Julenendako terapeutikua izatiaz gain, antzeko egoeretan aurkitzen dirazen pertsonendako be oso erabilgarrixa izan lajeikek liburu hau.