Kritikak eta Iruzkinak

Oier Gorosabel Larrañaga

txikillana@paperjale.eus

duela  urte 1, 9 hilabete(e)an batu zen

Hamen nere arrantza literarixuak: hor zihar "peskautako" liburuak, eta eurei buruzko "rebuznoak".

Bookrastinatingen nenguan, ondiok trukillua harrapau barik. Han falta jatana, hamen ikasiko ete dot?

Esteka hau laster-leiho batean zabalduko da

(e)k John Sandford(r)en Víctima de invierno liburuaren kritika egin du (Lucas Davenport Mysteries)

John Sandford: Víctima de invierno (Paperback, Gaztelera language, 2009, Berkley) 2 izar

Negu gorrian, hilketa serie batek Wisconsineko herri txiki baten bizimodua aztoratuko du. Lucas Davenport polizia …

Edur killer

2 izar

Bueno, ondo pasau juat, etxuat ezetzik esango: liburuan bigarren erdixa gogo biziz irakortzen, tentsiñua oso ondo eruaten dabelako ixa amaierara arte. Baiña orduantxe, hain zuzen be, ukat egitten jok andamixuak. Konbentziño konbentzionalenak be betetzen dittuan "arauak" hausitta -deskuidoz, ez nahitta-, hiltzaille hotz eta kalkulatzaillia bere onetik urtendako zorua bihurtzen dok, eta halako nobela batek eskatuko leukian amaiera autoexplikatibua be falta jakok. Ez jakixagu zer gertatzen dan pederasta kuadrilliakin (zelakua zan euren saria), ez jagok inbestigaziñua zelan geratzen dan azaltzen daben epilogorik... Protagonistia eta medikuan arteko zazkartasun erromantiko hori kenduta -serieko hurrengo nobelarako atia?- dana biribildu barik geratzen dok. Eta ez hari interesgarririk ez dagolako, e? Herri txikiko gay kontuak (artista batek armarixotik urtetzia izperringiko portadia izaten zan garaixan), relijiño diferentiak dakenen arteko harremanak (holy rollerrak, katolikuak...), aurrekuan esandako poliziakuen tratu txarren normaltasun zirraragarrixa (horren revivala dakagun garai honetan)... Baiña meh. Ez nauk harritzen Lekeitioko Liburutegittik ale hau purgau izana. ;-)

(e)k John Sandford(r)en Víctima de invierno(r)i buruzko iruzkina egin du (Lucas Davenport Mysteries)

John Sandford: Víctima de invierno (Paperback, Gaztelera language, 2009, Berkley) 2 izar

Negu gorrian, hilketa serie batek Wisconsineko herri txiki baten bizimodua aztoratuko du. Lucas Davenport polizia …

Ondo pasatzen najabilk, baiña pulp xamarra eresten jetsat. Serie bateko liburua dok, eta igartzen dok, txarrerako (beste liburueri erreferentziak). Gaiñera, "vigilante" azpigeneroko konbentziño antipatikuenak jittuk (zerbitzutik kanpo egon arren, itzultzen dan poliziakua, torturiakingo ulermena...).

Marilar Aleixandre: Emakume gaiztoak (EBook, 2023, Alberdania) 4 izar

Siscak hamabost urte ditu, eta Coruñako Galera espetxean preso dago, emakume ororen antzera bera ere …

Liberalak

3 izar

Liburuan planteamentua nahastoso xamarra dok. Igual itzulpenak be ez jok asko laguntzen? (gaztelerazko prosa dezimononiko korapillotsu hori literalki itzultzeko oso gatxa dok...). Halan be. Gaixa oso interesgarrixa egin jatak. Lehendik gitxi ezagutzen doten sasoia dok hori, XIX. hastapen-erdikaldekua ("liberal" berbiak askatasunzale eta eskubide zibillen aldekua esan gura zebanekua, gaurko esanahi bigurrixan aldian). Eta ondiok ezezagunago, orduko andren bizimodu ixa ikuseziña. Eta ez garrantzirik izan ez zebelako! Concepcion Arenal eta Juana de Vegaren biografixak ikustia besterik ez jagok. Galiziarrak gaiñera! (uste genduanian, Galizian betidanik danak kontserbadore izan dirazela). Ondiok eliza katolikuan estunetik askatu barik, geruago etorriko zuan hori. Eta ikuseziñen artian ikuseziñago, andren arteko maittasun kontuak. Literaturia, imajinatzen juat, kroniketan halakorik jaso be egingo ez zalako, gertatu gertatu arren. Azkenian ondo dagok liburua, beraz. Eta gehixago jakitteko gogoz lagatzen hau!

(e)k Marilar Aleixandre(r)en Emakume gaiztoak(r)i buruzko iruzkina egin du

Marilar Aleixandre: Emakume gaiztoak (EBook, 2023, Alberdania) 4 izar

Siscak hamabost urte ditu, eta Coruñako Galera espetxean preso dago, emakume ororen antzera bera ere …

Concepcion Arenal. Banajenkixan gure aurrekuendako emakume garrantzitsua izan zala: selluak, kale-izenak... baiña ez najenkixan zergaittik. Banajabik sumatzen... Halan be, etxuat nere ezjakinttasun hori konponduko harik eta liburua amaittu arte. Gitxi falta dok eta!

(e)k John Sandford(r)en Víctima de invierno(r)i buruzko iruzkina egin du (Lucas Davenport Mysteries)

John Sandford: Víctima de invierno (Paperback, Gaztelera language, 2009, Berkley) 2 izar

Negu gorrian, hilketa serie batek Wisconsineko herri txiki baten bizimodua aztoratuko du. Lucas Davenport polizia …

Ea zer moduz, Udal Liburutegiko purga batetik urtendako liburu hau (ez nauk harritzen 😄). Momentuz, oso topikua: american dreamean bizi dan familia bat (txalet isolatus, lorategixa, kotxe bi...) eta bere amesgaizto partikularrak: lapurrak, hiltzailliak, etc. Aldirixetalo piso ustel baten bizi dirazen klase bajuko jentian irakorketa faborituak.

(e)k Marilar Aleixandre(r)en Emakume gaiztoak(r)i buruzko iruzkina egin du

Marilar Aleixandre: Emakume gaiztoak (EBook, 2023, Alberdania) 4 izar

Siscak hamabost urte ditu, eta Coruñako Galera espetxean preso dago, emakume ororen antzera bera ere …

Kartzelak historia ezkutu asko gordetzen jittuek. Normalian zentzu txarrian: gizartiak ahaztu nahi dittuanak, miseriaz eta bidegabekeriz gaiñezka. Baiña bestetik, oso literarixuak eta iraultzailliak be badittuk, eta AEBetako genero talegeruak dakan arrakastia ikusitta, bildur barik ustiatzeko morokuak. Edozein probintziatako edozein porlan-kaixoletan topau leikiaz halakuak, billatzen hasi ezkeriok.

(e)k Marilar Aleixandre(r)en Emakume gaiztoak(r)i buruzko iruzkina egin du

Marilar Aleixandre: Emakume gaiztoak (EBook, 2023, Alberdania) 4 izar

Siscak hamabost urte ditu, eta Coruñako Galera espetxean preso dago, emakume ororen antzera bera ere …

Erritmua hartzia liburu erdi kostau jatak: historia paraleloz osatutako lehelengo kapituluetan ez najuan ulertzen zertaz genbixan. Oin bajakixat: Coruñako Galera espetxia, bertan preso dagozen emakumien historixak, eta Concepcion Arenal bisitatzaillian eta harekin lotutako Magdalena elkarteko kidien biharra. Gartzela eredu mediebaletik modernora pasatzeko ahalegiña, gizartian aurrerabidia bultzatziakin batera. Egixa esan, epoka oso interesgarrixa dok, eta ez dotena ondo ezagutzen: banekixan XIX mendeko filantropo aberatsen motibo haundixenetako bat gillotineri bildurra izan zala, baiña ez bakarra. Bazan benetako kezka edo progresismo bat, eta horixe giruhori dok esandako historixan barruan erakusten dana.

(e)k Joseba Sarrionandia(r)en Markos Gimenoren 101 Letrakartel(r)i buruzko iruzkina egin du

Joseba Sarrionandia, Esteban Montorio: Markos Gimenoren 101 Letrakartel (Paperback, Euskara language, Pamiela) 4 izar

Markos Gimeno ermuar palindromistaren erreibindikazioa egiten du liburu honetan Joseba Sarrionandiak. Liburuak Markosen palindromoekin hainbat …

Eskeskeske... ixa orrialde bakotxak mereziko lajeukek iruzkiña, burutaziño bat, hausnarketia edo aipu kriptikuen deszifratze saiakera bat. Halan ezin dok, Sarrionandia! 😂

(e)k Marilar Aleixandre(r)en Emakume gaiztoak(r)i buruzko iruzkina egin du

Marilar Aleixandre: Emakume gaiztoak (EBook, 2023, Alberdania) 4 izar

Siscak hamabost urte ditu, eta Coruñako Galera espetxean preso dago, emakume ororen antzera bera ere …

Miseriako historixak beti interesgarri: gure arbaso gehixenok bizi izandakuak, eta zorixonez gaindittutakuak (horregaittik bizi gaittuk gu). Idazkeria pixkat korapillotsua egitten jatak, seguraski gaztelerazko orijinaleko eaaldi subordinau luziak itzulpenerako emondako arazuengaittik.

(e)k Virginie Despentes(r)en King Kong teoria liburuaren kritika egin du

Virginie Despentes, Itziar Diaz de Ultzurrun (itzultzailea): King Kong teoria (Euskara language, Elkar) 3 izar

Virginie Despentes, King Kong teoria (Itz: Itziar Diaz de Ultzurrun): Despentes puta, Despentes proletarioa, Despentes …

Punk estiluan

3 izar

Horrek dakan alde onakin (espontaneidadia), eta txarrakin (erdipurdizkuak justifikatzeko atxekixia). Liburua gustau jatak, eta zati batzuk oso argigarrixak egin jataaz; gauzak beste ikuspegi batzutatik erakusten-eta. Halan be, idea-zaparradan gauza batzuk ondo lotu bakuak begittandu jataaz, King Kong teorixia bera adibidez (txarto ulertu ez badot, momorruan eta neska polittan arteko queertasuna). Zuek ze iritzi?

(e)k Virginie Despentes(r)en King Kong teoria(r)i buruzko iruzkina egin du

Virginie Despentes, Itziar Diaz de Ultzurrun (itzultzailea): King Kong teoria (Euskara language, Elkar) 3 izar

Virginie Despentes, King Kong teoria (Itz: Itziar Diaz de Ultzurrun): Despentes puta, Despentes proletarioa, Despentes …

Pornuan eta King Kongen atalak nahastoso xamarrak egin jataaz, bestiak baiño kaotikuago, ahuak emon ahala idatzittakuak edo. Oso punkak, hori bai, baiña diskurtsuan kaltetan. Bigarrena gaiñera, liburuari izena emoten detsana gaiñera, pixkat "pintzekin hartuta" moduan begittandu jatak, inkonsistente xamarra.

(e)k Virginie Despentes(r)en King Kong teoria(r)i buruzko iruzkina egin du

Virginie Despentes, Itziar Diaz de Ultzurrun (itzultzailea): King Kong teoria (Euskara language, Elkar) 3 izar

Virginie Despentes, King Kong teoria (Itz: Itziar Diaz de Ultzurrun): Despentes puta, Despentes proletarioa, Despentes …

Hau bai, bortxaketiakingo jarreria (kontsumatua, zein potentziala) bai begittantzen jatak oso iraultzaillia. Honengaittik bakarrik bada be, liburu hau edozein neska gazteri zein emakume helduri oparitzeko morokua begittantzen jatak.

(e)k Virginie Despentes(r)en King Kong teoria(r)i buruzko iruzkina egin du

Virginie Despentes, Itziar Diaz de Ultzurrun (itzultzailea): King Kong teoria (Euskara language, Elkar) 3 izar

Virginie Despentes, King Kong teoria (Itz: Itziar Diaz de Ultzurrun): Despentes puta, Despentes proletarioa, Despentes …

Argumentu zaparradan, oiñ arte irakorri dotena ezaguna eta arrazoizkua begittandu jatak: handik eta hamendik -liburu hau iruzkinduz, edo beste- sare sozialetan irakorri dittudazen gauzak. Bortxaketa-kulturan sartzia, ostera, argigarrixagua izan dok. Amorruz idatzitta -zelan ez-, oiñ arte konturatu izan.ez naizen gauzak seiñalatzen jittuk. Esate baterako, 60 hamarkadatik frantziar gizonak gerretan ez parte hartu izana, eta bortxaketa "zibillen" gorakadia. Oso ondo ekarritta, eta terriblia aldi berian...

(e)k Virginie Despentes(r)en King Kong teoria(r)i buruzko iruzkina egin du

Virginie Despentes, Itziar Diaz de Ultzurrun (itzultzailea): King Kong teoria (Euskara language, Elkar) 3 izar

Virginie Despentes, King Kong teoria (Itz: Itziar Diaz de Ultzurrun): Despentes puta, Despentes proletarioa, Despentes …

Inguruan "hard" feministak eukitta, eta performance cortapichas harena entzunda www.alasbarricadas.org/forums/viewtopic.php?f=10&t=63492 nik uste najuan hobe nebala leku batzutatik aparte ibiltzia, endreduetan ez sartziarren. Liburu hau be, ez dakitt zergaitik, onda horretakua zala uste najuan (izenburua? idazlian aurpegi ez oso adeitsua?) eta beraz, neretako ez zalakuan, ez najeukan irakortzeko asmorik. Halan be, etxera ale bat allegau dok. Eta, ba, zelan ez pixkat kurioseau? Lehelengo pajinak ikusi, eta, tira, diskurtsua pixkat "espesua", baiña irakortzeko morokua begittandu jatak. Liburuan jabiakin komentau, eta nere aurreiritzixa zuzena ez dala, eta liburuan gizonok ez garala etsai baieztatu jestak. A bai? Ba orduan irakorrikot. Ea zer moduz...