"Fervor" kontakizuna jeniala dok, speleo jardunaldi arrunt bat, espiker futbolistiko batek kontauta (partido arrunt bat epiko bihurtzen dabenian legez).
Kritikak eta Iruzkinak
Hamen nere arrantza literarixuak: hor zihar "peskautako" liburuak, eta eurei buruzko "rebuznoak".
Bookrastinatingen nenguan, ondiok trukillua harrapau barik. Han falta jatana, hamen ikasiko ete dot?
Esteka hau laster-leiho batean zabalduko da
Oier Gorosabel Larrañaga (e)k Laurent Richard(r)en Divagaciones Subterráneas(r)i buruzko iruzkina egin du
Oier Gorosabel Larrañaga (e)k Eusebio Erkiaga(r)en Eusebio Erkiaga 1912-09-04 1993-05-31 liburuaren kritika egin du
Eusebio "Endaitz", hurrago
3 izar
Nere olerkixekingo alergixiari aurre eginda, esku artera allegautako hau irakorri bihar najuan. Etxatak damutu! Lehendik Erkiaga begiz jota najeukan, Augustin Zubikaraiekin batera "makillen egunetan" euskerazko prentsako aintzindarixa izandako "Eguna" izperringian kazetari gaztien artian topau nebanian, pasarte bizixen protagonista. Oin dala gitxi barriro agertu jatak, Eusebio Maria Azkue ahanzturatik (semian kerizpetik) erreskatatzeko eginiko bihar saiatuakin. Beraz, ezin neban ez irakorri liburuxka hau.
Ezin juat bertsueri buruz iritzi haundirik emon. Kostunbrismua agertzen dok (beti interesgarri, herriko antxiñako gauzak interesatzen jakuzenondako), eta gerra aurreko umien eta gaztien bizimodua erakusten deskuen briztada batzuk. Baiña, zalantza barik, neretako sorpresarik haundiña Bixkokalian toponimo zaharran aldeko aldarri bat topatzia izan dok. Noiz eta 1982an, seiñalau juan Erkiagak izen jatorra atzeraka zoiala, neo-izenak bultzatuta! Poztuko zan, 40 urte geruago izenan asunto hori konpontzeko bidian dagola jakinda.
Oier Gorosabel Larrañaga (e)k Laurent Richard(r)en Divagaciones Subterráneas(r)i buruzko iruzkina egin du
Liburua edozeiñendako entretenigarri bada be, espeleologuok gozamen extra bat igarri geinkek: " Pronto caeremos de nuevo en la inconsciencia del lujo de las cosas terrenales. Su abundancia en la superficie secuestra su placer; su normalidad cotidiana nos ciega de excepcionalidad. Las necesidades comunes de comer lo deseado en el momento querido, de evitar el frío y el calor, de dormir cómodamente, son habitualmente relegadas a la categoría de quehaceres automáticos". Explo gogor baten ostian kuebatik urten eta gero hainbestetan igarrittako sentsaziño gozua, sekulan berbetan adierazi ezin izan dotena!!
Oier Gorosabel Larrañaga (e)k Quino(r)en Potentes, Prepotentes e Imponentes liburuaren kritika egin du
Poderia
4 izar
Bilduma honen tonua gogorragua, dok, Quino xaloari gogor esan baleikixo. Kritika soziala behintzat, zatixa zorrotzagua dok, beti goxotasun puntu batekin, baiña norabide jakin baten hausnarrian lagatzen gaittuana. Pare bat kolpek karkaraka laga nabek, baiña gehixenetan irribarre gozo batekin pasatzen dittuk pajinak. Asko gustau jatak.
Oier Gorosabel Larrañaga (e)k Laurent Richard(r)en Divagaciones Subterráneas(r)i buruzko iruzkina egin du
Ai ama, zenbat barre. Laurenten itxurazko seriotasunan azpixan, umore fiña dok nagusi -lehelengo liburuan ondo ikusten zanaz-. Hamen be ez dok falta, eskatologia falta barik jakiña.
Oier Gorosabel Larrañaga (e)k Roger Marcorelles(r)en Aventures insolites(r)i buruzko iruzkina egin du
Ze idazkera atsegiña daukan "Marco"k. Bestalde, Montpellierrekua izanda, Okzitaniako geografian zihar bidaiatzeko aukera politta izango dotela jirudik. Hasteko, Saint-Guilhem-le-Désert zer dan eta nun dagon begiratu bihar izan juat... Zelako politta! eu.wikipedia.org/wiki/Saint-Guilhem-le-D%C3%A9sert
Oier Gorosabel Larrañaga (e)k Roger Marcorelles(r)en Aventures insolites(r)i buruzko iruzkina egin du
Ondo hasi gaittuk, Marco: hire idazkeran, Peña Santiago bakarti onenan oihartzunak aditzen jittuadaz, horrek dakarren gauza on guztiekin. Asko esatia dok hori!
Oier Gorosabel Larrañaga (e)k Joseba Sarrionandia Uribelarrea(r)en Bizitzea ez al da oso arriskutsua? liburuaren kritika egin du
Oier Gorosabel Larrañaga (e)k Joseba Sarrionandia Uribelarrea(r)en Bizitzea ez al da oso arriskutsua?(r)i buruzko iruzkina egin du
Bidai atsegiña Habanako gaba giruan. Imajiñau lajeikek liburu hau zelan idatzittakua dan: idazliak bere bizimodua egitten jok, eguna amaitzian -zigarro bat hartuta?- illunabar gero eta berantiarraguari begira, egindakuaz hausnartzeko astixa hartuta. "Ni ez naiz hemengoa"ren estiluan (irakorri netsan lehelengua, eta urte askuan bakarra) pentsamendu batzukin hobeto konektatzen dok, beste batzukin baiño (testu batian "teleologia" berbia agertzen danian... puf!). Baiña bihotz-berogarrixak dirazen gauza asko topatzen dittuk, edo kurioso edo historiazale garanondako mamiña, edo Kubako egoera konplexuari buruzko informaziñua. Zati txikittan irakortzekua, norbera be gabaz, kalera begirako leihuan.
Oier Gorosabel Larrañaga (e)k Quino(r)en Mundo Quino liburuaren kritika egin du
Oier Gorosabel Larrañaga (e)k Joseba Sarrionandia Uribelarrea(r)en Bizitzea ez al da oso arriskutsua?(r)i buruzko iruzkina egin du
Joseba kolega, zenbat gustatzen jaan kriptiko jartzia! :-) Begiratu bihar izan juat: Tetrafarmakon es.wikipedia.org/wiki/Tetraf%C3%A1rmaco
Oier Gorosabel Larrañaga (e)k Unai Iturriaga(r)en Udaberririk ankerrena liburuaren kritika egin du
Gertatu zana, agerixan
4 izar
Komikixa gogorra dok (ezin bestela izan, Elgeta bueltan gertatu zirazenak kontatzen). Halan be, errealismo majiko detalliak eta elipsis haundixak kontakizuna gozatzen laguntzen juek. Gertatu zana zihetz nahi dabenak, historialarixen biharrak jaukaz. Seme gaztenak ekarri jok eskolatik, hantxe lantzen jabizak-eta, eta zentzu horretan argitalpen oso aproposa begittandu jatak, gai hain mingarrixari modu egokixan heltzeko, jakinmiña ixotuta, baiña umiak izuz izoztuta lagatzera allegau barik. Guriari behintzat argittu jetsat, bere aittitta, Habana baporera igo ziran ume guzti hórren artian bat izan zala...
Oier Gorosabel Larrañaga (e)k Joseba Sarrionandia Uribelarrea(r)en Bizitzea ez al da oso arriskutsua?(r)i buruzko iruzkina egin du
Irakorketa atsegiña, gabeko orduetako irakorle, idazle eta irrati entzulien giro hain berezi eta hain neure horretan.
Gizon honek dittuan liburu ugarixen artian bizpahiru baiño ez jittuadaz irakorri, biharbada errezegi dakatelako (gehixenak etxian dakaguz). Egunen baten konpondu biharko juat hori!
Oier Gorosabel Larrañaga (e)k Alberto Sendra Mocholí(r)en Habitantes de la oscuridad liburuaren kritika egin du
Opari ederra
4 izar
Sendra koordinatzaileari idatzi diot, opari honengatik eskerrak emanez: horrelako kalitatezko argitalpena (nolako edizioa! argazkiak! edukiak!) ez litzateke 80 eurotatik jaitsiko merkatu komertzialean, eta 35 eurotan saldu digute. Benetako oparia! Edukiari buruz, liburu hau datozen urteetan askotan kontsultatuko dudala begi bistakoa da. Bioespeleologiarako sarrera bikaina da (lehenengo atalean), baina behin mundu horretan barneratu nahi duenentzat ere, hurrengo atalak oso argigarriak dira.







