Oier Gorosabel Larrañaga reviewed Hamahiru ipuin by Danele Sarriugarte Mochales (Narratiba, #142)
Lagin bat
3 stars
Ipoin bildumak arriskua jaukek, hautaketian arabera inpresiño jenerala asko aldatu leikiala. Etxakixat ze neurrittan gertatu dan hori liburu honetan. Carnésen idazlanak asko dittuk eu.wikipedia.org/wiki/Luisa_Carn%C3%A9s , eta biharbada bilduma honetan estilo diferentietakuak sartu nahi izan jittuek, erakusgarri modura edo. Behintzat, batetik bestera estilo aldaketa itzalak jagozak. Hau ez dok txarra, e? Bakarrik jiñuat, igual ipoin guzti-guztiak ez dirala izango dan-danon gustokuak. Hau hala izanda, indar haundiko kontakizunak biltzen dittuk liburuonek, bizitzako gertakarixak erakutsitta, beti be epaittu barik (ondorixuak, norberak etara bihar).