Oier Gorosabel Larrañaga (e)k Danele Sarriugarte Mochales(r)en Hamahiru ipuin(r)i buruzko iruzkina egin du (Narratiba, #142)
Ezin dok ukatu pertsonalidade haundiko kontakizunak dirala; ez behintzat, ipoin tipikuak garapen tipikuakin. Arrazionalistak, esango najeukek, XX mende hasierako arkitekturian morokuak: bat-bateko amaierak, angulo ezohikuak... Emoten jok, gaiñera, jatorrizko hizkeria subordinatu xamarra dala, eta euskerazko itzulpena gatxagua egin dabela horrek. Hasierako ipoiñak kostauta irakorri jittuadaz, eta uste juat horregaittik dala (gero, itzultzailliak trukillua hartu detsala jirudik). Ipoiñon artian gorabehera haundixak jagozak, baiña meh batzuen artian batzuk oso indartsuki nabarmentzen dittuk (bereziki "Etxean" eta "Iparorratzik gabe").
PD: itzultzailliak "orobat" berbia ipoin guztietan sartzen jok. Berba-amuletoren bat ete?