Itzuli
Itzulerak (Paperback, Euskara language, 2023, Elkar) 4 izar

1569 urtea. Garaitzeta sutan dago. Sugarretatik ihesi hamabost urteko Estefana gaztea Garrax uhartera irits da, …

Lekeit fiction

4 izar

Aje bat dok, gazte literatura idaztian ondo biribildu bako argumentuak, eta "deus ex machinen" larregizko erabiltzia. Egixa dok, genero fantastikuak horrek jaukala: ez jagok dan-dana koherentia izan biharrik, eta oso exijentiak be ez gaittuk jarriko. Izan be, halako atxakixak kenduta, Lekitto ondo ezagutzen dogunendako liburu hau gozamen hutsa dok. Erreferentzia historiko-geografiko-literarixoz beteta, herriko jauntxo familixa baten belaunaldi-arteko-ministerio-del-tiempo-el-nombre-de-la-rosa tipoko jolas baten sartzen gaittuk, neri irakortzeko oso entretenigarrixa egin jatana, baiña (dana esan biharra dago), nere 16 urteko semiari korapillotsu xamarra.