Kortabarria ★ (e)k Joseba Sarrionandia(r)en Ni ez naiz hemengoa irakurri nahi du (Ilargia kondagintza -- 8)

Saiakera politikoak eta historikoak irakurtzen ditut batez ere, baita eleberriren bat ere noizbehinka (oso noizbehinka jaja).
Euskaldun jaio, euskaldun bizi, euskaldun hil. ❤️💚
Esteka hau laster-leiho batean zabalduko da
76% osatuta! Kortabarria ★(e)k 30 liburutik 23 irakurri ditu.


Eskuartean duzuna ez da ohiko liburua. Esan liteke liburu historikoa dela, orriotan Euskal Herriko hezkuntzaren, ikasleriaren eta ikasle mugimenduaren historia …
Sabin Aranaren aurrekari liberalaren idazlan famatuena da liburu hau. Agosti Xahok bere garaian Europan zehar loratzen ari ziren nazionalismo erromantikoen ezaugarriak erakusten ditu liburu honetan. Aranaren etno-nazionalismo eta katolizismoarekiko ezberdintasun ugari izan arren, euskal nazioaren goratzea (kultura aldetik arrazatik baino) eta espiritualtasun sutsua ageri dira Xahoren pentsamoldean, euskaldunok hegoaldeko herri hautatua garela usteraino, iparraldeko barbaroen aurrean (zeltak, gaztelauak, germanoak...) zibilizazioaren ordezkariak. Lehen karlistada euskaldunon «independentzia» gerra gisa planteatzen du, betiere independentzia foruekin berdinduz eta Espainia/Frantziarekiko apurketarik gabe. Historialari lana egiten du Xahok, baina idazten duena "Lord of the Rings" gisako mundu-eraikuntzatik dauka errealitatetik baino gehiago. Hala ere, Euskal Herria nazio gisa aurkeztu zuen lehenetarikoa izanda oso aberasgarria iruditu zait Xahoren pentsamoldea ezagutzea.
Gazako genozidioa dela eta erabaki nuen liburu hau irakurtzea, lehen zatian Palestina inguruko herrialdeetara egindako bidaia eta palestinar errefuxiatu ta borrokalariekin izandako hartu-emanak kontatzen dituelako Kapuscinskik. Sei Eguneko Gerraren gerraostean egin zuen bidaia, eta uneko palestinarren egoera erakusteko lan ederra da, albiste handi eta agintariengandik urrun eta herri xehearengandik gertu idazten baitu. Palestinarren ideiak, xedeak eta ametsak ezagutzen hasteko lehen pauso gisa oso gomendagarria.
Palestinaz gainera 1960ko hamarkadako Latinoamerikako eta Mozambikeko askapen mugimenduak eta gerrillak ere dauzka aztergai, betiere jende eta borrokalari arrunten bizipenak abiapuntu eta fokoetatik at. Milesker Katakrak-i euskarara ekartzeagatik! #PaperjaleZozketa

Frantsesez idatzi zuen Xaho atharraztarrak 1836an, “Voyage en Navarre pendant l'insurrection des Basques” gerra karlistaren garaian. Bidaia baten kontakizuna da …

«Fedajinek den-dena erakutsi nahi digute: txikizioa, arrain-azoka abandonatua, edateko ura duen putzu bakarra. Argazki-kamerarik ez daukagula ikusirik, kezkaturik geratu dira, …

«Fedajinek den-dena erakutsi nahi digute: txikizioa, arrain-azoka abandonatua, edateko ura duen putzu bakarra. Argazki-kamerarik ez daukagula ikusirik, kezkaturik geratu dira, …

Oharrekin eta gogoetez osatutako liburua da hau. Azurmendik Europan barrena errepidez, pentsamenduz edo literaturaz egindako bidaietan idatzitako testuak dakartza. Aldean …

Oharrekin eta gogoetez osatutako liburua da hau. Azurmendik Europan barrena errepidez, pentsamenduz edo literaturaz egindako bidaietan idatzitako testuak dakartza. Aldean …
Interesgarria da Ipar Kurdistanen nazio auziaz irakurtzea komunista turkiar hain garrantzitsu baten eskutik. Nahiko posizio aurrerakoia hartzen zuen auzi kurduaren inguruan, nazio zapalkuntzaren aurkako borroka eta autodeterminazio eskubidea defendatuz, eta turkiar txobinismoa arbuiatuz.
Hala ere, ez nator bat hainbat ikuspunturekin. Turkiaren menpekoak diren heinean, kurduek nazio erakundeak osatzearen aurkakoa da, baita «kultura nazional» bereizia lantzearen aurkakoa. «Mugimendu nazionalaren» alde aurrerakoi eta demokratikoa goraipatu arren, burgesiaren mugimendu gisa identifikatzen du, eta ia ez du klase eta nazio borroken lotura lantzen (borroka bakar gisa ikustea kritikatzen du).
Orokorrean Vladimir Leninen idazkiekin bat dator, Turkia-Kurdistan egoeraren berezitasun batzuk gorabehera.

Written in a time when the left in Turkey was divided on the question of a nation’s right to self-determination …
Gure herriaren historiaren gertakizun ezagutu beharrezkoa aletzen du idazleak, oso era argian, baita poetikoan ere. Gertatutakoa eta haren lazgarritasuna barneratzeko liburu ederra.

Gaur kazetan ari da Eñaut Oihenart, urtetan Euskal Herritik urrun ibili ondotik, fisikoki nahiz gogotik. Xalbat Barnetxe laborari eta militante …

1981eko otsaila da. Joxe Arregi zizurkildarra Madrilen atxilotu dute eta handik hamar egunera azken arnasa eman du, jasandako tratuaren ondorioz. …

XXIII. mendean euskaldunek gidatzen dituzte unibertsoko hamaika galaxiak, ehunka merindade eta milaka planetak, eta inoiz, inon ezagutu gabeko zorion eta …