Mikel Iturbe (e)k Gari Berasaluze Ostolaza(r)en 64 Begirada liburuaren kritika egin du
Review of '64 Begirada' on 'Goodreads'
4 izar
Xakearen historia eta anekdotak biltzen ditu bertan, euskaldunon ikuspuntua kontuan hartuz eta antologia ofizialetan hainbeste azaleratu ez diren istorioak azaleratuz, bereziki emakumeena. Nik behintzat, hainbat gauza ikasi ditut.
Gaiari buruz interes minimo bat daukan irakurleak gustura irakurriko du.
Erraz irakurtzen da, eta atalka egoteak laguntzen du tartetxo bat dagoenean liburua irakurtzeko. Kuriositatea daukan irakurleak, bibliografia eta erreferentzia zerrenda oparoa aurkituko ditu.