Mikel Iturbe (e)k Kirmen Uribe(r)en Elkarrekin esnatzeko ordua liburuaren kritika egin du (Narratiba, #117)
Review of 'Elkarrekin esnatzeko ordua' on 'Goodreads'
4 izar
Familia abertzale (egiazko) baten bizipenak kontatzen ditu Uribek liburuan era nobelizatuan. Bertan, familiak Espainiako gerra zibila, Bigarren Mundu Gerra eta frankismoan zehar pairatzen dituen errepresioa, militantzia, erbestea... azaltzen ditu, espioien nobelen ikutu batzuekin. Horretarako, datuekin eta iturri fidagarri eta testigantzetan oinarritzen da Uribe.
Oro har irakurtzeko moduko eleberri interesgarria, gerraosteko giroa, itxaropenak eta etsipenak ezagutzeko.