64 Begirada

Xake-taularen zuri beltzetan

Azal biguna, 194 orrialde

euskera hizkuntza

UEU(e)k argitaratua.

ISBN:
978-84-8438-804-3
ISBN-a kopiatu!
4 izar (2 berrikuspen)

The Queen’s Gambit telesailak xakearekiko sukarra sortu du munduan barrena. Gari Kasparov aholkulari izan duen telesailaren eraginez, milioika lagunek berriro atera dituzte armairuetatik xake-taulak, eta beste asko lehen aldiz hasi da xakean jokatzen. Adituek zientziaren, kirolaren eta artearen mugetan sailkatzen dute xakea, eta izaten ari den loraldiak hamaika kontu hizpidera ekartzeko aukera ekarri du. Liburu honek horietako 64 biltzen ditu. Xakea herrialde handien arteko lehiaren isla izan zenekoa, jendartea baino are matxistagoa ote den galdetzekoa, heziketan zertan laguntzen duen ulertzekoa, maisu handien ibilbideak ezagutzekoa, historian zehar xakean aritu diren emakumeak gogoratzekoa, edota literaturan eta zineman utzi duen arrastoa arakatzekoa, besteak beste.

Euskal Herrian ere aspaldi errotu zen xakea, orrialde hauek erakusten duten moduan. Nafarroako Erresuman xakean aritzen ziren, batez ere gortean. Landucciren, Larramendiren eta Pouvreauren hiztegiek xakeari buruzko euskarazko aipamenak zituzten, eta 1897an xakeari buruz aritu zen Euskalzale aldizkaria. 1911n, berriz, xakearen historia aldatu zuen Donostian jokatutako Nazioarteko Xake Txapelketak. …

2 edizio

(e)k Gari Berasaluze Ostolaza(r)en 64 Begirada liburuaren kritika egin du

Review of '64 Begirada' on 'Goodreads'

4 izar

Xakearen historia eta anekdotak biltzen ditu bertan, euskaldunon ikuspuntua kontuan hartuz eta antologia ofizialetan hainbeste azaleratu ez diren istorioak azaleratuz, bereziki emakumeena. Nik behintzat, hainbat gauza ikasi ditut.

Gaiari buruz interes minimo bat daukan irakurleak gustura irakurriko du.

Erraz irakurtzen da, eta atalka egoteak laguntzen du tartetxo bat dagoenean liburua irakurtzeko. Kuriositatea daukan irakurleak, bibliografia eta erreferentzia zerrenda oparoa aurkituko ditu.

Zerrendak