Mikel Iturbe (e)k Dongping Han(r)en The unknown cultural revolution liburuaren kritika egin du
Review of 'The unknown cultural revolution' on 'Goodreads'
3 izar
Han-ek Txinako iraultza kulturalari buruz dagoen iritzi hegemonikoari aurka egiten dio, eta landa-eremuan eragin positiboa izan zuela azpimarratzen du, nekazariak ahalduntzeko neurri-sorta izanik. Horretarako, Qingdao inguruan dagoen Jimo eskualdean zentratzen du bere ikerketa, eskualde honek izandako bilakaera aztertuz iraultza kulturalaren hamarkadan.
Liburua batzuetan anekdota-bilduma modura irakur daitekeen arren eta ondorio batzuekin guztiz ados egon gabe ere, orokorrean gertakariaren inguruko beste ikuspegi bat izateko lagungarria izan daiteke.