Aurreko liburuaren jarraipena, liburu honetan adierazten da itsaspeko alemanek Bigarren Mundu Gerran pairatutako sarraskia. Zehaztasun eta detaile guztiekin, liburu luze honek adierazten ditu eginiko patruila guztiak, hondoratzeak, teknologia aurrerapenak... Lehen liburuaren modura, egilearen tesia da itsaspeko alemanek ez zutela izan benetako aukerarik Atlantikoko gudua irabazteko. Datu esanguratsua liburu amaieran ematen du: 1942-45 tartean, konboietako itsasontzien %99,4 iritsi ziren helmugara (272 itsasontzi hondoratuta). Kontrara, 713 itsaspeko alemaniar galdu ziren epe berdinean.
Oso liburu mardula da, eta daukan informazio kopuruagatik batzuetan zaila da haria jarraitzen, baina gaian interesa duenarentzat, liburu gomendagarria da.
Kritikak eta Iruzkinak
Esteka hau laster-leiho batean zabalduko da
Mikel Iturbe (e)k Retrato Deo Dorian Grey puntuatu du: 5 izar

Retrato Deo Dorian Grey, Oscar Wilde
The Picture of Dorian Gray is a philosophical novel by Irish writer Oscar Wilde. A shorter novella-length version was published …
Mikel Iturbe (e)k Clay Blair(r)en Hitler's U-Boat War liburuaren kritika egin du
Review of "Hitler's U-Boat War" on 'Goodreads'
4 izar
Mikel Iturbe (e)k Santi Leoné (1972-)(r)en Liztor mutanteak liburuaren kritika egin du
Review of 'Liztor mutanteak' on 'Goodreads'
3 izar
Gazi-gozo utzi nauen liburua. Gustatu zait, bai. Baina agian, Leonérengandik beste era bateko ipuin-sorta mota bat espero nuen. Ez dakit deskribatzen zelakoa, baina bai desberdina. Dena den, esan behar dut liburuaren bigarren erdiarekin asko disfrutatu dudala, lehenarekin baino gehiago.
Mikel Iturbe (e)k Jon Alonso Fourcade(r)en Beltzaren koloreak liburuaren kritika egin du
Review of 'Beltzaren koloreak' on 'Goodreads'
4 izar
Alonsok erraz eta azkar irakurtzen den liburu labur honetan nobela beltzaren ingurko hausnarketa egiten du, hasieratik hasita gaur eguneraino, batez ere izan duen eboluzio politikoaren inguruan.
Gauza guztietan ados ez banago ere, hausnarketa interesgarria da eta nobela beltzaren inguruko eboluzio nahiko osoa egiten du, hainbat egile aipatuz (nik pasadaz bakarrik ezagutzen nituen batzuei buruz gehiago ikasi dut).
Mikel Iturbe (e)k GEORGES POLITZER(r)en PRINCIPIOS ELEMENTALES DE FILOSOFIA liburuaren kritika egin du
Review of 'PRINCIPIOS ELEMENTALES DE FILOSOFIA' on 'Goodreads'
4 izar
Politzerrek Parisko Langile Unibertsitatean emandako klaseen apunte-sorta da, bere ikasleek jasoak Bigarren Mundu Gerra eta gero. Politzer bera naziek fusilatu baitzuten Frantzia okupatu zutenean.
Liburuak izenburu osatu gabea du nire ustez, "marxista" hitza falta baitzaio izenburuari. Liburuak, materialismoa, materialismo dialektikoa eta materialismo historikoa aurkezten dizkio irakurleari, filosofiaren atal honetako liburuek ohi duten baino era irakurterrazagoan. Horretarako, filosofiaren historiaren ikuspegi oso orokorra ematen du eta materialismoa kokatu.
Oro har, gaiari buruz zerbait ikasi nahi duenarentzat edo beste testu batzuk irakurtzerakoan bidelagun izateko liburu aproposa da hau.
Mikel Iturbe (e)k Qiu Xiaolong(r)en Enigma of China liburuaren kritika egin du
Review of 'Enigma of China' on 'Goodreads'
3 izar
Besterik gabe. Entretenigarria baina jarraitzeko baita pixka bat astuna batzuetan.
Bi orririk behin Txinako Herri Errepublika eta Alderdi Komunistarekiko kritikak derrigorrez eta palankarekin sartu izan direnaren sentsazioarekin.
Bestela, ondo.
Mikel Iturbe (e)k Guards! Guards! puntuatu du: 4 izar

Guards! Guards!, Terry Pratchett (Discworld, #8)
Here there be dragons...and th denizens of Ankh-Morpork wish one huge firebreather would return from whence it came. Long believed …
Mikel Iturbe (e)k Shogun puntuatu du: 4 izar
Mikel Iturbe (e)k Let it rot! puntuatu du: 2 izar

Let it rot!, Stu Campbell (Storey's down-to-earth guides)
A guide to composting
Mikel Iturbe (e)k La Mort immortelle puntuatu du: 4 izar

La Mort immortelle, Cixin Liu (Three-body trilogy -- Book III)
With The Three-Body Problem , English-speaking readers got their first chance to experience the multiple-award-winning and bestselling Three-Body Trilogy by …
Mikel Iturbe (e)k The Dark Forest puntuatu du: 4 izar

The Dark Forest, Cixin Liu, Joel Martinsen, Ken Liu
Sequel to The Three-Body Problem.
Mikel Iturbe (e)k Le meurtre de Roger Ackroyd puntuatu du: 4 izar

Le meurtre de Roger Ackroyd, Agatha Christie (Collection 20)
Cela fait tout juste un an que le mari de Mrs Ferrars est mort. D'une gastrite aiguë. Enfin, c'est ce …
Mikel Iturbe (e)k Dmitry Glukhovsky(r)en METRO 2035. English language edition. (METRO by Dmitry Glukhovsky) (Volume 3) liburuaren kritika egin du
Review of 'METRO 2035. English language edition. (METRO by Dmitry Glukhovsky) (Volume 3)' on 'Goodreads'
2 izar
Entretenigarria, baina egia esan trilogiako lehena da gusturen irakurri dudana.
Mikel Iturbe (e)k Edorta Jiménez(r)en Nikole bijotzekua liburuaren kritika egin du
Review of 'Nikole bijotzekua' on 'Goodreads'
4 izar
Liburu honetan Edorta Jimenezek Nikole Atxikallenderen historia plazaratzen du, Sabino Aranaren ezkontidea izan zena. Bertan, Nikoleren bizitza kontatzen da (zoritxarrez besteen ahotik beti): jaiotzatik hasita, izandako bi ezkontzetara eta guda osteko heriotzera, ikuspuntu pertsonal batetik. Sabino Aranaren azken urteetako ikuspegi oso pertsonal eta intimoa ere erakusten du.
Orokorrean, asko gustatu zait liburua eta ez nekizkien gauzak ikasteko balio izan dit. Hori esanda, kostatu zait Jimenezen idazketa-estilora moldatzea (Pandemiako lehen itxialdiarekin egiten dituen konparaketak, psikofoniak...), nahiz eta gero gustura irakurtzeko moduko erritmoa hartu. Era berean, gustura ikusiko nituen baita liburuan aipatu eta egileak ikusitako argazkiak, baita Sukarrieta inguruko mapatxo bat ere, aipatzen diren etxalde desberdinen artean era errazagoan kokatzeko.
Hau esanda, gaiari buruz kuriositatea izan dezakeen edonorentzat da gomendagarria liburua.