Mikel Iturbe (e)k Death's End (The Three-Body Problem) puntuatu du: 4 izar

Death's End (The Three-Body Problem), Liu Cixin
Sequel to The Dark Forest. Half a century after the Doomsday Battle, the uneasy balance of the Dark Forest Deterrence …
Esteka hau laster-leiho batean zabalduko da
Sequel to The Dark Forest. Half a century after the Doomsday Battle, the uneasy balance of the Dark Forest Deterrence …
Goi-Aragoiko Piriniotako bailara estuetako herrixka eta etxaldeetan zentraturiko istorio-sorta da hau. Istorio-sorta diot, ipuinak, ahozko tradizioan jasotako (eta magnifikatutako) anekdotak eta egilearen pasadizo autobiografikoak diruditen narrazioak batzen baititu liburuak. XX. mendean sartuta egon arren ia-ia erdi-aroan bizi diren herrixketako (herrixka beltzak, idazleak askotan deskribatzen dituen modura) bizitza gogorra, Espainiako guda zibilak zein II. Mundu Gerrak utzitako arrakala, emigrazioa, industrializazioa, enpresa (hidro)elektrikoen boterea... dira liburuko gai nagusiak.
Gomendagarria, ale bat eskuratzeko zortea izanez gero, behintzat.
Haserre dago Ingrid. Bakarrik. Ez du pozik sentitzeko arrazoi handirik. Ama, haurra zela hil zitzaion. Hamar urte baino gehiago dira, …
Izenburu xelebrea, liburu ikaragarria.
Inspirazio autobiografikoa daukaten istorio laburren bilduma da hau, haien arteko erlazioa gero eta agerikoagoa delarik liburuan aurrera egin ahala: alkoholismoa, AEB-Mexiko muga (eta mugakideak), pobrezia... dira bildumako ipuinak ardazten dituzten gaiak. Istorio labur guztiek daukate zerbait, baina horietatik batzuk, benetan markatzen duten maisulanak iruditu zaizkit, emozionatzerainoko lazgarriak. Finean, oso gomendagarria.
Liburu honetara Ever Given itsasontziak Suezeko kanala oztopatuz geratu zenetik tiraka heldu nintzen. Itsasontzi batek izandako istripuaren erruz munduko ekonomia hondatu egingo zela zirudien horretan, informazio bila hasi nintzen. Eta hala, gaur egun globalizazioaren bideratzaile nagusienetakoak diren kontainerren historia azaltzen duen liburu honekin egin nuen topo (nonbait ikusi nuen gomendatua). Levinsonek zehatz kontatzen du kontainerrak izandako sorrera eta eboluzioa, II Mundu Gerratik XXI mendera artekoa. Gaia interesekoa izanez gero, liburu gomendagarria.