Itzuli

(e)k Jon Arretxe(r)en Hutsaren itzalak kritika egin du

Hutsaren itzalak (Paperback, Euskara language, 2014, Erein) 4 izar

Hainbat urtez bizirik irauteko borrokan ibili ondoren, Tourek Sira bere alabaren deia jaso du. Hendaiara …

Uffff gordina

5 izar

Liburua, aurreko bien umore bereizgarririk ezer gutxi duen arren (gaia zein den kontutan hartuta erabat ulergarria dena), oso irakurketa interesgarria da gurekin bizi diren etorkinen egunerokora hurbiltzeko eta mafien mundua ezagutzeko, sufritzen dituztenen begietatik. Oso gordina da, oso esplizitua orrialde batzuetan, eta oso tristea orokorrean. Ito egiten du.

Autobus bidaia luze batean irakurri nuen liburu bat ekarri dit gogora, Europarako bidean emakume baten esperientzia kontatzen zuen liburu horrek. Emakume hark, basamortuan abandonatu behar izan zuen ume jaioberria, oraindik bizi zela. Jonen liburu honek liburu hura irakurtzean izan nituen sentimenduetako asko transmititu dizkit.

Historian bada gauza bat konbentzitzen ez nauena (eta ez dut aipatuko zein den izorrakirik ez egiteagatik); hala ere, bost izar ematen dizkiot sentiarazi didanagatik. Onartuta gaia beste bat balitz, ez nintzatekeela hain onbera izango. 🤣