Kritikak eta Iruzkinak

bixerdo

bixerdo@paperjale.eus

duela 3 urte(e)an batu zen

Esteka hau laster-leiho batean zabalduko da

(e)k Raquel Marqués García(r)en Pícnic extraterrestre liburuaren kritika egin du (Narrativa)

Arkady and Boris Strugatsky, Raquel Marqués García: Pícnic extraterrestre (Paperback, gaztelania language, 1972, Sexto Piso) 5 izar

Tras una serie de breves e inexplicables visitas a la Tierra, los alienígenas prosiguen su …

Tximinoak zaborren artean

5 izar

Zientzia fikzioaren klasikoen berrirakurketan murgildurik ilusio handia egin zidan estrugaskitarren klasiko hau edizio berri batean argitaratu dutela ikusi nuenean (antza Mil millones de años hasta el fin del mundo ere berrargitaratu dute).

Liburua hasteaz batera konturatzen zara zientzia-fikzioa dela zientzialari famatu bati elkarrizketa bat egiterakoan oso pertsona apal bezala agertzen denean (geroago agertzen denez, pose bat ere izan liteke).

Narrazioak nahiko erritmo bizia darabil, testuak dakarren karga etikoa sakon estaltzen duena eta konturatzerakoan burmuinean eztanda egiteraino. Balizkoa da kasualitatetik datorkigukeen ezagutza erabiltzea? Egokia al da mundua eta ingurua kudeatzen dugun modua? Noraino hel liteke autoritatea eta ba al du zentzurik aurre egitea?

Oso gomendagarria, estralurtarren objektuen arpilatze hori zi-fiaren beste klasiko baten ikusputua gogorazi dit; Frederick Pohlen Pórtico hain zuzen, non gizakien garapen-mailatik altuago zegoen ahaztutako zibilizazio baten aztarnak lardaskatzen diren baita ere (segida bati eman zion hasiera baina hurrengo liburuak ez zitzaizkidan hainbeste gustatu).

Liburuan oinarritutako Tarkovskyren …

(e)k Julia Osuna Aguilar egilearen Los falsificadores irakurtzen amaitu du (Nuevos tiempos. Policíaca, #407)

Bradford Morrow, Julia Osuna Aguilar: Los falsificadores (Paperback, gaztelania language, 2018, Siruela) 4 izar

La comunidad bibliófila no da crédito cuando Adam Diehl, un solitario coleccionista de libros raros …

Erakargarria liburu zaharren mundua erakartzen zaienentzat (batez ere enkanteetan eta bibliofilo munduan dabiltzanetzat eta, oraindik zehatzago, biktoriar anglosaxoientzat). Suspensezko fikzioa gustatzen zaienentzat agian apur bat geldoa eta estilo zaharkituxeagoduna.