bixerdo (e)k Raquel Marqués García(r)en Pícnic extraterrestre liburuaren kritika egin du (Narrativa)
Tximinoak zaborren artean
5 izar
Zientzia fikzioaren klasikoen berrirakurketan murgildurik ilusio handia egin zidan estrugaskitarren klasiko hau edizio berri batean argitaratu dutela ikusi nuenean (antza Mil millones de años hasta el fin del mundo ere berrargitaratu dute).
Liburua hasteaz batera konturatzen zara zientzia-fikzioa dela zientzialari famatu bati elkarrizketa bat egiterakoan oso pertsona apal bezala agertzen denean (geroago agertzen denez, pose bat ere izan liteke).
Narrazioak nahiko erritmo bizia darabil, testuak dakarren karga etikoa sakon estaltzen duena eta konturatzerakoan burmuinean eztanda egiteraino. Balizkoa da kasualitatetik datorkigukeen ezagutza erabiltzea? Egokia al da mundua eta ingurua kudeatzen dugun modua? Noraino hel liteke autoritatea eta ba al du zentzurik aurre egitea?
Oso gomendagarria, estralurtarren objektuen arpilatze hori zi-fiaren beste klasiko baten ikusputua gogorazi dit; Frederick Pohlen Pórtico hain zuzen, non gizakien garapen-mailatik altuago zegoen ahaztutako zibilizazio baten aztarnak lardaskatzen diren baita ere (segida bati eman zion hasiera baina hurrengo liburuak ez zitzaizkidan hainbeste gustatu).
Liburuan oinarritutako Tarkovskyren …

Liburuan oinarritutako Tarkovskyren Stalker filma osorik ikus daiteke YouTuben (ingelesezko azpitituluekin).