Izigarri harro gira, #Zerocalcare komikigile estimatüaren lan berria eüskaraz izaiteko lankidetzan parte izan beikira.
@FarmaziaBeltza @ereiten #EHID #Koop
Erosi edo irakurri "Niretzat bedi zu hildakoan" #komikia, berdelbürüak!
Talaios Kooperatiban paperjaleak gara eta liburutegi kolektiboa daukagu. Kontu honen bitartez Talaios Liburutegiko fondoaren berri emango dugu: nobedadeak, harri-bitxiak, momentuko intereseko liburuak, iruzkinak etab.
Esteka hau laster-leiho batean zabalduko da
Izigarri harro gira, #Zerocalcare komikigile estimatüaren lan berria eüskaraz izaiteko lankidetzan parte izan beikira.
@FarmaziaBeltza @ereiten #EHID #Koop
Erosi edo irakurri "Niretzat bedi zu hildakoan" #komikia, berdelbürüak!
McKenzie Wark EHn
McKenzie Warken Maitasuna eta dirua, sexua eta heriotza liburuaz esan dezakedan gauzarik errazena zera da: mugitzen zaituela. Hortik gora doa, nire kasuan, liburuak sortutakoaren graduazioa. Adjektiboak falta zaizkidan lekuetara iritsi zait, oskola, azala, tripak, arima eta burura.
Gutun bakoitza unibertso bat da. Biografia baten antzera, bertan metatzen diren bizipenak militante, aktibista eta gorputz batek kolektiboki zein indibidualki bizitakoak dira. Eszena bakoitzak eztabaidak pausatzen ditu zure inkontzientean, eta denbora hartuz gero, izaera kontzientean ere bai.
Jokinen sarrerak mamira iristeko lehen soka muturra botatzen du, eta hortik, Daneleren itzulpenek eramaten zaituzte McKenzieren bizitzaren ertz eta zirrikituetara.
Militantzia, herrigintza, bizigintza…
Zaurgarritasuna, eraldaketa, konpromisoa…
Bizitasuna, askatasuna, askitasuna…
Heriotza, maitasuna, borroka…
Arraza, klasea, generoa…
Trantsizioa, etxea, migrazioa…
Emakumea, feminismoa eta femmunismoa…
Hirunaka datozkit hitzak…
Liburuak badu biografiaz harago, genealogia kutsua, bidai itxura, mizelio izaera… Oinarrira jotzen du: amaren heriotza eta familia aipatuz. Euskaldunok zuhaitz bat tatuatua dugu gure buruan, eta akaso …
McKenzie Wark EHn
McKenzie Warken Maitasuna eta dirua, sexua eta heriotza liburuaz esan dezakedan gauzarik errazena zera da: mugitzen zaituela. Hortik gora doa, nire kasuan, liburuak sortutakoaren graduazioa. Adjektiboak falta zaizkidan lekuetara iritsi zait, oskola, azala, tripak, arima eta burura.
Gutun bakoitza unibertso bat da. Biografia baten antzera, bertan metatzen diren bizipenak militante, aktibista eta gorputz batek kolektiboki zein indibidualki bizitakoak dira. Eszena bakoitzak eztabaidak pausatzen ditu zure inkontzientean, eta denbora hartuz gero, izaera kontzientean ere bai.
Jokinen sarrerak mamira iristeko lehen soka muturra botatzen du, eta hortik, Daneleren itzulpenek eramaten zaituzte McKenzieren bizitzaren ertz eta zirrikituetara.
Militantzia, herrigintza, bizigintza…
Zaurgarritasuna, eraldaketa, konpromisoa…
Bizitasuna, askatasuna, askitasuna…
Heriotza, maitasuna, borroka…
Arraza, klasea, generoa…
Trantsizioa, etxea, migrazioa…
Emakumea, feminismoa eta femmunismoa…
Hirunaka datozkit hitzak…
Liburuak badu biografiaz harago, genealogia kutsua, bidai itxura, mizelio izaera… Oinarrira jotzen du: amaren heriotza eta familia aipatuz. Euskaldunok zuhaitz bat tatuatua dugu gure buruan, eta akaso horregatik iruditzen zait errora jotze hori badagoela. Hortik hasten da liburua, baina gero baso azpiko mizelio guztia zeharkatzen du. Lehenik familia, ondoren jainkosak, bikoteak, maitaleak, raveak, oheak eta beste hainbat borroka. Lagunen bizitzak, bizipenak eta hiletak. Etorkizuneko McKenziri zuzendutako gutunek ixten dute liburua.
Nire panteoian sartu berri da Zibele Wark. Lehenago bere Hacker manifestuarekin lotu ninduen, eta oraingo liburu hau, berriz, eskuetan lehertu zait. Liburuak askeago egiten zaitu; eta askatasunaren kostua ezagutzen duenarentzat ere, merezi du portada zeharkatzeak, hasi eta bukaeraraino.
Gurekin izango dugu McKenzie Euskal HerrianHiru aukera bizi-borroka, pentsatzeko, uztartzeko eta ospatzeko.
DURANGO
Abenduak 5 17:00
Durangoko Museoan Adi!
Herrigintza, militantzia, aktibismoa.
DONOSTIA
Abenduak 7 18:30
Tabakalera
IRUÑEA
Abenduak 9 19:00
Katakrak
Post by @badalab View on Mastodon
'McKenzie Wark EHn'
https://etzi.pm/mckenzie-wark-ehn/
«Militantzia, herrigintza, bizigintza…
Zaurgarritasuna, eraldaketa, konpromisoa…
Bizitasuna, askatasuna, askitasuna…
Heriotza, maitasuna, borroka…
Arraza, klasea, generoa…
Trantsizioa, etxea, migrazioa…
Emakumea, feminismoa eta femmunismoa…»
McKenzie Wark Euskal Herrira dator, eta @teketen talaioskideak ongi etorri/aurkezpen testu hau egindio Etzi-pm|n.
Euskal Herriko berdelburu guztiak pasa zarete bi egun hauetan Durangotik?
#Zerocalcare|ren 'Niretzat bedi zu hildakoan' #komikia|rentzat #SoldOut kartel gorrotagarria jartzera behartu gaituzue.
Ez dugu ale gehiago eramango Durangoko azokara. Hemendik aurrera droja bikaina botika onenetan bakarrik.
Baliteke oraindik 'Shengal' komikiaren edo Zero-Hi-Man posterraren azken alerik topatzea. Mila esker @rolariak botikari bezala egin duzuen lanagatik!
«Maitasuna eta dirua, sexua eta heriotza» liburua euskaraz dugula ospatzeko, elkarlanean, Mckenzie Wark ekarri dugu Euskal Herrira.
Ebakipuntuetan, «politikaz, estetikaz, gorputzaz, aldarrikapenaz, zalantzaz, poliziaz, aitaz» solastuko dugu GAUR Donostiako #Tabakalera|n 18:30 etan, Z aretoan.
Etorri!
«[...]ez-subjektuen subjektutasuna, berriz, elkartetik sortzen den eragintza eta sentiera da, elkarrekin eratzen den askatasuna eta mundu-sentiera».
@Torrekua|n dugu @eapodaka filosofo bidelagunaren 'Subjektuaren zainak eta adarrak' liburua, kooperatibari oparitua, mila esker!
Elkarrizketa @ueu_orokorra:
https://www.ueu.eus/komunikazioa/albisteak/eduardo-apodaka-ostaikoetxea
Gure eguneroko praktikan #subjektugintza kolektibo eta kooperatiboa lantzeko baliagarria izango zaigu.
#McKenzieWark da azken urteetan gehien jarraitu dudan pentsalarietako bat, euskarazko Wikipedian ere artikulua abiatu nuen (osatzeko dago) @euwikipedia: https://eu.m.wikipedia.org/wiki/McKenzie_Wark
Hacker manifestua, kapitalismo digitalaz, komunismoaz, transfeminismoaz, gorputzen eta bizitzen editatzeaz, ebakipuntuen ikuspegitik egiten dituen irakurketek pentsatzeko modua aldatu didate.
Plazera izan da Durango eta Donostian topatu eta entzutea.
Mila esker #McKenzieWark, thanks!
Internet era nuestra. Nos la robaron entre quienes viven de extraer nuestros datos personales y quienes necesitan que se extienda …
Oharrekin eta gogoetez osatutako liburua da hau. Azurmendik Europan barrena errepidez, pentsamenduz edo literaturaz egindako bidaietan idatzitako testuak dakartza. Aldean …
Atopia (AtopiaRPG edo Atopia Role Playing Game) rol-jokoa da. Gurea bezain surrealista den Euskal Herri batean kokatutako rol-jokoa.
Planeta honetan …
Oso gustura irakurri dut komiki distopiko-utopikoa, eta plazera da euskaraz horrelako #ZiFi lanak aurkitzea. Abiapuntu bikaina du, kolapso ekosoziala bera, eta sufrimendu askoren ondoren sortutako kolonia-gizarte berri baten promesa. Gizarte berriaren kokapena eta garapenak berriz mundu berria eta aurrekoaren alderik ilunenak uztartzen ditu arraro-berri elementuekin. Marrazki eta estetika bikainak munduari forma ematen dio, baina batzuetan denboren artean apokalipsitik mundu berri arrarorako elementuak falta direla iruditu zait. Jarraipena izateko hariak baditu, gustora irakurriko nuke datorrena.
Tras haber vivido una vida relativamente tranquila en la Tierra y el mismo día en que cumplen sesenta y cinco …
Una operación quirúrgica que extirpa el impulso sexual masculino, un tren que nos devuelve a cualquier punto del pasado, un …